Ekainean egin behar zen Elkartasun Spinning Maratoiaren laugarren edizioa bertan behera uztea eta datorren urtean egitea erabaki dute ekimenaren antolatzaileek. 2019an burututako ekitaldiak 366 pertsona erakarri eta 12.297 euro bildu zituen haurren minbiziaren ikerketa laguntzeko.
‘Eragiezu pedalei irribarre batengatik’ deituriko ekimenaren antolatzaileek, Peque-Ropa, Rhythmic Bike, Emtesport, Abadiñoko Udala eta hainbat boluntario, koronabirusak eragindako egoera izan dute kontuan, baita “Covid-19aren pandemia geldiarazteko ezarri diren neurriak”.
Antolatzaileek hartutako erabakia “herritarrekin eta ekimenarekin inplikatutako enpresak, ostalaritza eta merkataritza alorreko sektoreekin” duten erantzukizunagatik izan dela adierazi dute.
Gainera, ekimenari laguntzeko hitza emana zuten enpresei, ekitaldia alaitzen egongo ziren herriko eta Durangaldeko musika taldeei, haurrentzako tailerrak prestatzen dituen Panpotxek, eta beren hondar aletxoa jartzeko prest egon ziren pertsona solidarioen prestutasuna ere eskertu nahi izan dute.