Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

2016ko Ibilaldiak lehen urratsa emango du ostiralean mosaiko erraldoi bat eginez

2016ko Ibilaldiak lehen urratsa emango du ostiralean mosaiko erraldoi bat eginez

2016ko maiatzean Durangon egingo den Ibilaldiak lehen urratsa emango du ostiralean, mosaiko erraldoi bat eginez Landako gunean hasiko den liburu eta disko Azokaren inguruan. Datorren urteko Bizkaiko Ikastolen jaiak “herritarren partaidetza” bultzatu nahi du eta hala azaldu zuten atzo Udaletxean antolatzailek eta ordezkari politikoek egindako agerraldian.

“Denona eta denon artean egindako Ibilaldia” prestatzen ari dira Durangoko Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolak eta asmo horrekin egin zuten atzo agerraldia herriko agintariekin batera. Bertan, datorren ostiralerako prestatu duten lehen ekitaldiaren zehaztasunak eman zituzten, hain zuen, Landako erakustazokaren inguruan egingo duten mosaiko erraldoiarena.

Lehen ekimen hori arrastaldeko 15.30ean abiatuko da, Kurutziaga zein Ibaizabal ikastoletatik irtengo diren bi kalejirekin. Musika eta zangaluzeen laguntzarekin egingo den ekitaldia irekita egongo da herritarren partaidetzari eta ordu erdi inguru iraungo duen kalejira Landako ingurura haltzen denean mosaiko erraldoia osatzeri ekingo diote.

Ekitaldi hori “Ibilaldiaren irteerako txupinazoa” izan nahi du, Urko Rodríguez Kurutziaga Ikastolako zuzendariaren esanetan. Gainera, antolatzaileak herritarrei luzatutako gonbitea ez da mugatzek kalejirara eta mosaikoa osatzeari, maiatzeko jaiak izango duen egitarauaren prestaketa lanetarako ere dei zabala egin dutelako.

Durangoko Udaletxean atzo egindako 38. Ibilaldiaren aurkezpen ekitaldian Udal Gobernu taldeetako ordezkariak eta gainontzeko taldeetako ordezkari politikoak azaldu ziren antolatzaileekin batera. Talde politiko guztiak bertan azaltzearekin “bateratzearen irudia” eta “sendotasuna, aniztasuna eta aberastasuna” erakutsi herritarrei helarazi nahi izan zuten, Aitziber Irigoras Durangoko alkatearen esanetan.


Dagigun! goiburua

Aurkezpenean, udalerria “euskara eta Bizkaiko ikastolak giltzarri izango dituen ekimenaren plaza” bihurtuko dela eta jai horretarako aukeratutako ‘Dagigun!’ goiburua gogorarazi zuten. Aukeratutako lema “ekintzarako gonbitea“ dela ere azaldu zuten eta batez ere “Durangaldea euskaldun izan dadin lanean diharduten guztiei” zuzenduta zegoela esan zuten.

Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek Ibilaldia antolatzeko “ardura eta erronka” hartu dutela azpimarratzeaz gain, “Bizkaiko ikastolen jaialdiaren jatorrizko izaerarekin bat egiteko gogotsu” daudela diote.

Agerraldian “Kurutziaga Ikastolak modu autonomoan eta elkarlanaren bidez kudeatzen den guraso kooperatiba” dela eta gaur egun mila ikasletik gora dituela gogoratu zuten. Halaber, “berrogei urtetik gorako ibilbidea” duela eta bere ezaugarri nagusietako bat “kalitatezko euskal hezkuntza eredua” dela azpimarratu zuten.

“Bigarren mailako kooperatiba” izaera duen Ibaizabal kooperatiba berriz, langile, guraso, laguntzaile eta egitasmoa martxan jarri zuten Durangoko Kurutziaga ikastola, Elorrioko Txintxirri ikastola, Lekeitioko R. M. Azkue ikastola eta Zornotzako Andra Mari ikastolaren bazkidetzarekin gauzatu zen.

Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek “Durangaldea euskalduna, jantzia, aurrerazalea eta parte-hartzailea” amesten dutela diote eta horretarako “ikasle euskaldun, konpetente eta aktiboak prestatzen dihardute, euskal nortasuna geroratzeko”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados