Bizenta Mogel biblioteka

Durangoko Udal Bibliotekak emakume izena du pasa den martxoaren 8tik.  Aurrerantzean Bizenta Mogel Biblioteka izango da. Gure herrian, birjina edo santa izenak salbu, ez dugu izan emakume izendun kalerik, plazarik, parkerik ez eraikinik, orain arte. Hauxe da lehena.

Pozgarria beraz, eraikin publiko bati emakume izena jartzea. Egokia Bizenta Mogel hautatzea. Bizenta Mogel aitzindaria izan baitzen gure literaturan. Bera izan zen alegiak euskarara ekarri zituen lehenengo idazlea, baita, euskaraz idatzitako liburua argitaratu zuen lehen emakume ere.

Luze idatz daiteke Mogeldarrari buruz, baina nekez, Bibliotekako atean irakur daitezkeen, Yolanda Arrieta idazlearen berbak baino ederragorik:

Bizenta Antonia Mogel Elgezabal (Azkoitia, 1782-Abando, 1854).

Argi zenuen argian zegoela indarra. Txikitan adierazi zenuen zeure nahia: neuk ere ikasi egin nahi dut. Arau zorrotzez hezi zintuzten, baina zuk argiari so jarraitu zenuen, euskaradun herria amets. Garai hartan andrazko gutxiren esku zegoen luma, baina zuk zeure izenez sinatu zenuen bidea, arrazoiaren argiaz eta fedearen indarraz lagunduta. Euskaraz jantzi zenuen, bai herria, bai hiria, baserrietako haurrak gogoan. Gaur, zure ametsa gure artean bizi da, liburuz eta irakurlez inguratuta

Ederrak benetan Arrietaren berbak, nahiz eta, bere izenik agertu ez. Hitz gutxitan aurkezpen ezin hobea. Izan be, Bizenta Mogelen bizitza zein lana inork aztertu badu, Arrietak egin izan du. Bera izan da horretan nagusi. Argiaren Alaba liburu auto-editatuan zehatz kontatzen dizkigu Arrietak Bizentaren bizitzaren eta sorkuntzaren nondik norakoak.

Arrieta ama pontekoaren aurkezpenarekin, luma trebetasunez erabili zuen emakumearen izena du bada gure bibliotekak. Gure herri ordezkariek egun egokian jarria. Halere, aitortu behar dut, zerbait bereziagoa itxaroten nuela egun honetarako, biharamunean hedabideetan ikusi nuen inaugurazio argazkia baino zerbait beroagoa, hurbilagoa, euskaldunagoa.

Zelanbait esateko, hainbat hutsune nabaritu nituen, esate baterako; Arrieta idazlea, Argiaren Alabaren irakurleak, ikastetxeetako ume eta gazteak, euskaltegietako ikasleak, biblioteka erabiltzaileak edota emakume izena jartzea bultzatu duten feministak.

Edozein modutan, hutsean hutsune, berdintasunaren arloan pauso garrantzitsua eman delakoan nago. Izan be, esaera zaharrak dionez: “Izena duen guztia omen da”.  Orain izena badugu, hemendik aurrera, biblioteka erabiltzaileok bete dezagula Bizenta Mogelen ametsa.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Bizenta_Mogel http://bizentarenlumak.elhuyar.eus/nor-da-bizenta-mogel/ http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee154263 http://zubitegia.armiarma.eus/?i=471

 

Durangon Whatsapp

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 137
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (4 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar