Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Amuriza eta Elortza izango dira Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen bigarren itzulian

Iruñean eta Donibane Lohizunen kantatuko dute Amurizak eta Elortzak, hurrenez hurren, finalaurrekoen bigarren fasean.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko lehen faseko laugarren saioa jokatu zen atzo arratsaldean lepo bete zen Durangoko Landako Gunean. Bertan lehiatu zen Miren Amuriza berriztarrak finalaurreko bigarren faserako txartela lortu zuen eta saioan erabaki zen ere fase horretan lehiatuko diren 18 bertsolariak.

Amurizak 678,50 puntu lortu zituen eta saioko irabazle garbia izan zen Aitor Mendiluzek 740,50 puntu metatu zituen. Bertsolari berriztarrak lehia estua izan zuen hirugarren eta laugarren sailkatuekin, Jon Maiak baino bi puntu eta erdi gehiago bakarrik lortu baitzituen eta Oihana Iguaran baino zazpi puntu eta erdi gehiago. Bosgarren sailkatu zen Iñaki Apalategik 648 puntu bildu zituen eta berak lortu zuen hurrengo faserako azken txartela.

Durangoko ekitaldiko seigarren partaidea Miren Artetxe hendaiarra izan zen eta lortutako 639 puntuek finalaurreko bigarren itzulirako ateak itxi zizkioten. Beste hiru finalaurrekoetan lortutako puntuengandik kanpoan gelditu diren beste bost bertsolariak Nerea Elustondo, Maddalen Arzallus, Aimar Karrika, Beñat Iguaran eta Nahikari Gabilondo izan dira.

Bigarren itzulia

Finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen ekitaldia domekan jokatuko da Amurrion eta bertan ez da eskualdeko ordezkaririk izango, agertokian Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Jon Maia, Jon Martin, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina egongo baitira.

Donibane Lohizunen azaroaren 26an jokatuko den bigarren ekitaldian Igor Elortza durangarra egongo da eta berarekin batera Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Jone Uria, Julio Soto eta Maialen Lujanbio lehiatuko dira. Elortza bigarren izan zen Bastidan jokatutako saioan eta bertan lortutako 703 puntuek behin behineko sailkapeneko hirugarren postuan jarri dute.

Finalaurrekoen azken saioa Iruñean izango da abenduaren 2an eta behin behineko sailkapenean zortzigarren dagoen Miren Amurizak kantatuko du bertan. Iruñeko ekitaldian atzoko irabazlea Aitor Mendiluze eta laugarren sailkatu zen Oihana Iguaran izango ditu lehiakide eta beste hiru partaideak Aitor Sarriegi, Alaia Martin eta Unai Agirre izango dira.

Fase honetan lehiatuko diren hamazortzi bertsolarietatik zazpik lortuko dute finalerako txartela. Partaide bakoitzak finalaurreko bi saioetan lortutako puntuak batuko ditu eta puntu gehien lortzen dituzten zazpi partaideak izango dira abenduaren 17an BECeko agertokian, egungo txapelduna den Amets Arzallusekin batera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados