Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Abadiñoko Koipelustre’s eta Iurretako Bertso Taldie Bizkaiko taldekakoaren finalean egongo dira

Iurreta eta Abadiñoko bertso taldeak ekainaren 3an Markina-Xemeinen jokatuko den finalean egongo dira.

Abadiñoko Koipelustre’s-ek eta Iurretako Bertso Taldiek, Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketaren finalerako txartela lortu dute asteburuan jokatutako bi finalaurrekoen ondoren. Abadiñarrek barikuan Berrizen jokatutako lehen saioa irabazi zuten eta zapatuan Iurretako Bertso Taldie gailendu zen Ispaster eta Eako Bedarun jokatutako bigarren finalaurrekoan.

Berrizko Fondan, Guzurren eta Ganeko-etxen  barikuan jokatutako lehen finalaurrekoan Berriz eta Garaiko kideek osatutako ‘Tire!’ eta Leioako ‘Leiora begira’ taldeak lehiatu ziren, azkenean irabazleak izan ziren ‘Koipelustre’s’ekin batera.

Abadiñoko taldekideak Beñat Gaztelurrutia, Txaber Altube, Aitor Bizkarra, Ainhoa Urien, Nerea Azkarate, Kati Simon, Igor Galarza, Garikoitz Sarriugarte, Itsaso Gangoitia eta Ione Narbaiza dira.

Bigarren finalaurrekoa Eako Bedarun eta Ispasterren jokatu zen eta bertan bigarren faserako sailkatutako lau talde izan ziren. Saioko irabazleak ‘Iurretako Bertso Taldie’z gain, Busturialdeko ‘El Consorcio’, Bilboko ‘Santutxuko Bertso Eskola’ eta Ispasterko ‘Ipiztar’ taldeak aritu ziren.

‘Iurretako Bertso Taldie’ Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Juan Mari Areitio, Justo Alberdi, Kristina Mardaras, Alaitz Areitio, Ander Duñabeitia, Eñaut Aiartzaguena eta Jon Jaiok osatzen dute.

Finala jokatu aurretik, hirugarren kanporaketa jokatu behar da Bermeon, barikuan, eta bertan ez da egongo eskualdeko ordezkaririk. Partaideak, Markina-Xemeingo ‘Akerbeltzen antxumak’, Larrabetzuko ‘Itallen’ eta Busturialdeko ‘Buruz-buru’ izango dira.

Egun osoko egitaraua

Markina-Xemeinen ekainaren 3an jokatuko den finala arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta ekitaldia hasi aurretik Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatutako hainbat ekitaldi egongo dira.

Goizeko 10:00etatik aurrera eskolarteko bertso idatzien finala eta eskolarteko bat-bateko sariketaren finala izango dira, besteak beste. Bazkalostean, Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketaren finala jokatuko da eta sari banaketaren ondoren Joxpa taldeak girotutako erromeria egongo da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados