Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

“Zorte handia da ‘BBK Live’ jaialdian jotzea”

Gaur arratsaldeko zazpietan joko dute Namek Planet elorriarrek ‘BBK Live’ musika jaialdian. “Zorte handia da horrelako jaialdi batean jotzea”, aitortzen dute. Joan den urrian beraiek autoeditatutako ‘Paradisua’ diskoari esker irabazi zuten ‘Banden Lehia’, eta kontzertua jotzea izan zen sarietako bat. 

Taldeak 2007an eman zuen bere lehen emanaldia Elorrioko Gaztetxearen berrinaugurazioan. Orduan jarri zioten taldeari ‘Namek Planet’ izena. “Lauron artean batek “porro” asko erretzen zituen eta esaten genion beti zegoela beste mundu batean, Nameken zegoela hain zuzen ere. Hortik dator taldearen izena”, azaltzen du Iñaki Larrañagak, taldearen baxu-joleak. 

Abesti biziak egiten dituzte, gitarra indartsuek eta erritmo biziek sortutako doinu gogorrekin eta euskaraz abestutako melodiekin. Beraien musika estiloaz galdetzean, etiketarik ez dutela nahi argi uzten du Igor Iglesias gitarra-joleak. “Bakoitzak bere musika entzuten du eta bere ekarpena egiten dio taldeari”, azaltzen du. “Guk denetik entzuten dugu eta azkenean hori aberasgarria da guretzat eta gure musikarentzat”, gehitzen du Jokin Urizarrek, taldeko abeslari eta gitarra-joleak.

2008an Mañanariko III. Maketa Lehiaketa irabazi zuten. Aitortzen dute esperientzia berria izan zela beraientzat, izan ere beraiek grabatu zuten dena eta “talde modura esperientzia ona izan zen”, azaltzen du Iñakik.

 

2.000 euroko saria

2009an, berriz, ia bi urteko geldialdia egin zuten ikasketa kontuak zirela medio. Etenaldi honen ostean 2011ko ekainean eman zuten kontzertua Arrasateko Unibertsitatean ‘Esne Beltzarekin’ batera.  Uztailean Ondarroako Santos estudioan sartu ziren eta beraiek editatu eta diseinatuko zuten diskoa grabatzeari ekin zioten. 

‘Paradisua’ izeneko diskoa izan zen grabaketa haren emaitza. Diskoa plazaratu eta hilabete batzuetara ‘Banden Lehia’ txapelketara aurkeztu zuten. “Klasifikazioa bukatu baino hiru egin arinago eman genuen izena eta epai-mahairengatik pasatu ginen finalera”, azaltzen dute. Azkenean, publikoaren deiei esker irabazi zuten eta izugarrizko “subidoia” izan zela diote.

“Saria 2.000 euroko diruordainaz gain ‘BBK Liven’ jotzea zela esan zigutenean izugarrizkoa izan zen”, Aitor Uriarte, taldearen bateriaren esanetan. “Orain dela lau urte bertan izan nintzenean, imajinatu ere ez nuen egiten horrelako eszenario batean joko genuenik”, gehitzen du.

Urduri daudela aitortzen dute, baina oso gogotsu eta honelako jaialdi batean jotzeak taldearen izena zabaltzeko aukera dela uste dute. Espero dute baita emanaldi gehiago emateko balio izatea, baina argi daukate “emanaldi honegatik ez zaizkigula ate guztiak zabalduko, azken finean gu disfrutatzera goaz”, dio Iñakik.

 

DURANGON. Elorrioko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados