Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zornotzako establezimenduetan kanpaina bat hasi dute bezeroek euskaraz eska dezaten

Amorebieta-Etxanoko 20 establezimenduk dagoeneko jarri dute ‘Euskaraz barra-barra’ ikurra. Irudi horrek, “establezimendu horietan langile guztiek edo ia guztiek euskaraz ulertzen dutela, eta, bezeroek bertan euskaraz  egiteko aukera dutela” adierazten du, Udalaren Euskara Zerbitzutik azaldu dutenez.

Herriko saltoki, taberna eta gainontzeko establezimenduek kanpainarekin bat egin eta ‘Euskaraz barra-barra’ ikurra jartzeko aukera dute. Izan ere, Udalaren helburua da pixkanaka herriko establezimendu gehiagok bat egitea egitasmoarekin, eta herritarrei euskaraz egiteko gonbidapen aktiboa egitea.

Kanpainarekin bat egiteko, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jarri  beharko dira harremanetan: euskara@amorebieta.eus e-mailera idatziz edo 94 630 00 02 (120-121 luzapenak) telefonora deituta.

‘Euskaraz barra-barra’ egitasmoa Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak elkarlanean abiatu dute, eta marka bateratu eta unibertsal hori Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzea da asmoa.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrak animatu nahi ditu ikur hori ikusten duten bakoitzean zerbitzua euskaraz eska dezaten.

Hauek dira Amorebieta-Etxanon ‘Euskaraz barra-barra’ ikurra duten establezimenduak:

– Akiles osteopatia
– Atertu kopiak
– Bertoko ogia
– Borja Garamendi arkitektura estudioa
– Clinica Dental Sergio Alonso
–  Furundarena pelukerak
– Ganbera dekorazioa
– Gutierrez Botika
– HikHazi akademia
– Ibarra pentsuak
– Ikusmen optika
– M. Magunacelaya Hortz Klinika
– Mule zapatadenda
– Natur House
– Oreka fisioterapia
–  Siurne ileapaindegia
–  Soinutxikie
–  Vulcanizados Iñaki
–  Zelaieta Hortz Klinika
–  Zornotza Burdindegia

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados