Banner en desktop Banner en moviles
Iurretako Udala
Jesuitak Durango
Nevers Ikastetxea
Maristak Durango

‘Zornotza Gazte Take Action’ programak gazte zornotzarren partaidetza sustatzen jarraituko du

Irailetik abendura bitartean Karmelitak Amorebieta ikastetxean eta Urritxe institutuan garatu zen ‘Zornotza Gazte Take Action’ proiektuak izandako arrakastaren ondoren, ekimenak aurrera jarraituko du Amorebieta-Etxanon  Oraingoan, jarduerak Andra Mari Ikastola eta Lauaxeta Ikastola-ra zabalduko dira, nerabe zornotzarrak udalerrian aldaketa positiboen eragile bihurtzeko ahalduntzen jarraitzeko helburuarekin.

Esperientzia-ikaskuntzan eta jolasean oinarritutako parte-hartze prozesu bat da, DBHko 2. mailako ikasleei zuzendua. Proiektuak gazteen artean aldaketa proaktiboaren kultura sustatu nahi du, ideiak proiektu eta proiektuak errealitate bihurtuz. Halaber, parte-hartze kultura bat garatzea du xede, metodo berritzaileen bidez nerabeei ahotsa emanez eta haien profil, ikuspegi eta interesak entzuten direla bermatuz. Era berean, gazteak bizikidetza eta bizi-kalitatea hobetzeko estrategiak definitzeko prozesuetan aktiboki inplikatzea ere bilatzen du.

Programa hau Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) estuki lotuta dago. Hala, jokoan oinarritutako metodologia egungo krisi globalekin eta GJHekin lotzean, gazteek gaur egungo erronkei buruzko kontzientzia hartzen dute; hala nola, klima-aldaketa, desberdintasuna, pobrezia eta gizarte-justiziaren gabezia. Horri esker, arazo globalen eta tokikoen arteko loturak hobeto ulertzen dituzte.

Hiru fase osagarrietan egituratzen da programa; jokoak, sormena eta ekintza uztartzen ditu:

  • Take Action (jolasean ikasiz): Metodologia honek sentsibilizazioa eta ekintza sustatzen ditu Agenda 2030eko GJHekin bat datozen udal-erronketan. Parte-hartzaileek, askotariko rolak ordezkatuz, tokian tokiko arazoak konpontzen laguntzen dute, jasangarritasuna eta ongizatea sustatuz.
  • LEGO Serious Play (egoeraren azterketa eta erronken definizioa): LEGO Serious Play metodologia berritzailea eta bizipenezkoa da, jolasaren bidez pertsonek beren ingurunea ikasi eta hobeto uler dezaketelako ideian oinarritua. Smart Cities, IA, Jasangarritasuna, Agenda 2030, GJH, Hirigintza eta Gizartea arloetan erronka garrantzitsuak identifikatzeko agertokiak ezar daitezke, Change Maker prozesuan haietan lan egiteko.
  • Go & Up (lurraretu eta ideiak diseinatuz): GO & UP metodologiak planak ekintza zehatz eta lorgarri bihurtzen laguntzen du. Ideiak proiektu bihurtzeko ardurak eta urratsak barneratzen laguntzen die parte-hartzaileei, gazteen eta udalen beharretara egokituz, eta, hala, gazteentzako ingurune inspiratzailea eraikitzea sustatzen du.

Talde bakoitzak 8 orduko prozesu bat egiten du, hiru saiotan banatuta. Saio interaktiboek eta jolasek gazteen arreta eta motibazioa pizten dituzte.

Amorebieta-Etxanoko Udalak gidatutako proiektu hau, Educalia eta Coach & Play erakundeekin lankidetzan, herritarren parte-hartze inklusiboa sustatzeko konpromisoaren parte da. Gainera, Arkalaz! Herrigintzan bat ekimenaren baitan kokatzen da, gobernantza eredu berria oinarri hartuta, herritarren parte-hartzea bultzatzeko eta iritzi desberdinak politika publikoen diseinu eta exekuzioan txertatzeko diseinatutako ekimena.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados