Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Zelaietan erabakiko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak

Zelaietan erabakiko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak

Abenduaren 20an Bilbao Arenan jokatuko den finalean kantatuko duten bertsolariak Amorebieta-Etxanon erabakiko dira. Gaur, arratsaldeko 17.30etan, Zelaieta Zentroan dagoen Amorebieta IV.a frontoian jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. Sarrerak bertsosarrerak.eu webgunean erosi daitezke.

Finalaurrekoan Arkaitz Estiballes, Garikoitz Sarriugarte, Ibon Ajuriagojeaskoa, Imanol Uria, Jone Uria eta Oihana Bartra lehiatuko dira. Orain arte, Iratxe Ibarra eta Etxahun Lekue daude finalerako sailkatuta, Etxebarriko eta Urdulizko saioak irabazi eta gero. Amorebieta-Etxanoko saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta Bilbon lehiatuko diren beste bosteeñk, puntuazioen arabera edukiko dute sailkatzeko aukera.

Domekan kantatuko duten bertsolarietatik Arkaitz Estiballes eta Jone Uria 2012ko finalista izateagatik zuzenean egon dira finalaurrekoetarako fasera sailkatuta. Beraz, domekan hasiko da eurentzako Bizkaiko Txapelketa. Bestetik, Oihana Bartra Gautegiz-Arteagako kanporaketa irabazita sailkatu zen Amorebieta-Etxanoko saiora eta Imanol Uria Zeanurikoan. Ibon Ajuriagojeaskoa eta Garikoitz Sarriugarte berriz, puntuazioz lortu zuten finalaurrekoetarako txartela.


Maite Berriozabal, emaile beharretan

Amorebieta-Etxanoko saioan Maite Berriozabal ariko da gai emaile beharretan. Epaimahaian, Iñaki Aurrekoetxea, Mirari Azula, Jurgi Fuentes, Jon Jaio, Joseba Santxo eta Ander Txakartegi egongo dira, eta idazkari lanetan, Itziar Basterretxea ariko da.

Bertsolariek egin beharreko lanak hurrengokoak izango dira: alde batetik, zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso, zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso eta hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso. Eta bestetik, kartzelako lana, puntua emanda bertso bi zortziko txikian eta gai bati buruz bertso bi doinu eta neurri librean

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados