Friso
Friso
Friso
Friso

Zelaietako mugikortasunaren inguruko parte hartzea “iruzurra” izan dela dio EH Bilduk

Zelaietako mugikortasunaren berrantolaketaren inguruan, Udal Gobernuak “iruzurra” egin diola herritarren parte hartzeari salatu du Abadiñoko EH Bilduk, “behin betiko erabakia aldez aurretik hartuta” zeukatelako. Izan ere, maiatzaren 3an egin behar zen Hirigintza batzordea egin aurretik, “Iturritxo kalean heziak jarri eta lurra margozten hasi ziren”.

“Apirilaren 26an udaletxetik ‘Girder’ enpresako teknikariak jarri zituzten auzotarren iradokizunak jasotzeko, eta maiatzaren 2an, EH Bildutik ere parte hartze saio bat egin genuen Txanportan. Batzordean, auzotarrek egindako proposamenak biltzen zituen dokumentua eman ziguten, eta guk geuk jasotakoak ere aurkeztu genituen”, oposizioko alderdiak dioenez.

Txostenak ez du proposamen bat bera ere kontuan hartzen, “eta ezezkoa emateko teknikarien inolako argudio jaso gabe, hasierako plano berarekin ari dira Zelaieta moldatzen”.

Jarduera hori “oso larria da” zinegotzi soberanistentzat, “egunerokotasunean Zelaietatik mugitzen diren herritarren iritzia” ez delako kontuan hartzen. Gainera, Udal Gobernuak alde bakarrez horrelako neurriak hartzea, eta aldi berean parte-hartzea egon den itxura egitea, oso larria dela uste dute. Horregatik, “herritarron haserrea nabaria da”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados