Durangoko Udala
Maristak Durango
Jan Alai Burger
FP Zornotza

Zazpi kontzertu iragartzen ditu Arriolak antolatutako jazz eta blues jaialdiak

Zazpi kontzertu iragartzen ditu Arriolak antolatutako jazz eta blues jaialdiak

Arriolako Jazz Blues jaialdiak XXVI. edizioa burutuko du gaur hasi eta azaroaren 22rarte eskainiko dituen zazpi agerraldiekin, lehenego hirurak asteburu honetan eta beste laurak datorren astean. Edizio honetarako iragarritako artisten artean Khalif ‘Wailin’ Walter eta Murali Coryell estatubatuarrak eta Mikel Andueza Quartet nabarmentzen dira.

Yahvé de la Cavada (gitarra), Juan Ortiz (pianoa), Danilo Foronda (baxua) eta Perico Raez (bateria) osatzen duten A groovin’ affair laukotearen ekitaldiarekin hasiko dira entzunaldiak ostegunean, azaroak 12, 21.30ean. Jazz-rocka lantzen duen talde instrumental eta inprobisatzaile honek eskaintzen dituen konposizioetan funk, jazz eta rock erritmoak nabarmentzen dira.  

Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Kontserbatorioan, 2014. urtean sortutako Orbital boskote instrumentala izango da ostiraleko protagonista. Talde honen  helburua publikoari jazzaren ikuspuntu berri bat ezagutaraztea da jazzen estilo desberinetan oinarrituko piezak eskainiz eta horretarako eurek sortutako konposizioak eskaintzen dituzte.

Khalif ‘Wailin’ Walter musikari estatubatuarra buru duen taldeak larunbatean emango duen kontzertuarekin amaituko dira lehen asteburuko agerraldiak. ‘Wailin’ Walter gitarrajolea eta kantaria Chicagoko eskolak emandako azken belaunaldiko blues musikaria da eta egiten dituen boogie blues doinuek funkaren eragina dute. ‘Wailin’ Walterrekin batera Jon Djembe (bateria), Fernando Solla (baxua), Jorge Sánchez (gitarra) eta Nekane Aguirre (saxoa, pianoa eta ahotsa) izango dira Arriolako Ateneoko oholtzan.

Lau ekitaldi jaialdia osatzeko

DJ Makalaren Makala Jazz Funk Bandek emango dio jarraipena jaialdiari azaroaren 19an agerraldi eklektiko batekin, bere errepertorioan 50 eta 60. hamarkadako jazz eta rhythm’n’blues doinutik hasi eta 70. hamarkadako groove funk eta disco soul erritmoak tartekatzen baitira.

Mikel Andueza, Estatu mailako saxojolerik onenetarikoenak gidatzen duen laukotea izango da hurrengo eguneko protagonista. Broadwayko musikalen ohiko estandarrek eta beraiek garatutako musika tradizionalaren moldaketek osatzen dute haien errepertorioa. Aduezarekin batera Gonzalo Tejada (kontrabaxua), Luís Jiménez (gitarra) eta Gonzalo del Val (bateria) azalduko dira agertokian.

Larry Coryell jazz-rock kitarrajole ospetsuaren semea den Muralli Coryell kantari eta gitarrajolea izango da azken-aurreko agerraldiko protagonista. Marco Nietmiz (baxua) eta Diego Hernando Rodríguez (bateria) taldekide dituela, bere aitak ekindako bideari eusten dio eta jada jazz-soul-blues master bezala onartuta dago. Artista gonbidatu gisa egindako biratan Joe Louis Walker, Bill Evans edo bere aitaren alboan agertu da oholtza gainean.

The Romanticos hirukoteak Portalekua tabernan azaroaren 22an eskainiko duen kontzertuak emango dio amaiera aurtengo jaialdiari. Taldeak blusaren errepertorioa lantzeaz gain, bere doinuak ere eskaintzen ditu, swing ugari tarteko, Chicagoko bluesa, funkya eta rhythm & blues ikutuekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados