Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Zazpi hitzordu izango dira eskualdean Ondarearen Europako Jardunaldien barne

Zazpi hitzordu izango dira eskualdean Ondarearen Europako Jardunaldien barne

Gerediaga Elkarteak koordinatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien barne, zazpi hitzordu izango dira eskualdean eta lehena bihar, Otxandion. Egitasmoaren ardatza ‘Burdina’ izango da eta hitzaldiez gain bisita gidatuak, erakustaldiak eta erakusketak izango dira.

Burdinak Durangaldean izandako garrantzia azpimarratu nahi da Jardunaldi hauekin, Gerediagakoen esanetan “urteetan zehar, eragile ekonomikoa” izan delako. Horren adierazgarri dira antzinako burdinolak eta errementeriak eta oraingo siderurgia eta metalezko industria.

Ondarearen Europako Jardunaldien barne Durangaldean izango den lehen hitzordua Otxandion izango da bihar, urriak 4. ‘Vulcano, burdinaren eta suaren jainkoa Otxandion’ izenburu duen ekimenaren ardatza Vicinay Cambisa fabrikara egingo diren bisitak izango dira, 10.30ean gaztelaniaz eta 12.30ean euskaraz.

Zaldibarko liburutegi zaharrean izango da bigarren hitzordua urriaren 11n, eguerdiko 12.00etan. Ekitaldian, ‘Eta burdina arma bilakatu zen’ hitzaldia eskainiko du Igor Goñi Mendizabalek eta Avancargas Arsa-k erakustaldia egingo du.

Organo kontzertua

‘Mitologia, burdina eta bidea’ren inguruan burutuko dira Mañarian urriaren 17an izango diren bi ekitaldiak. Arratsaldeko bostetan Herriko plazatik abiatuko da euskaraz egingo den bisita gidatua eta 19.30ean organo kontzertua egongo da.

Hurrengo egunean Iurretan izango den hitzordua ‘Burdinolak, errementariak eta galdategiak’ gaiari helduko dio. Ekitaldia gaueko 21.00etan hasiko da Ibarretxe Kultur Etxean eta eguneko egitaraua hitzaldia eta Furesa galdategira bisitaldiarekin osatuko da.

‘Burdinazko zimenduak dituen ondarea’ren inguruan burutuko da Elorrion urriaren 23an izango den ekitaldia. Jesús Muñiz Petralandak hitzaldia emango du gaztelaniaz Iturri Kultur Etxean arratsaldeko zazpietan hasita,


Erreserbak egin behar dira

‘Burdin eta lanabesak’ deituriko erakusketa egongo da Garaiko Elizabarrin, urriaren 17, 18, 24 eta 25ean, goizeko 11.00etatik 10.00etara eta 17.00etatik 19.00etara.

Berrizen izango den azken ekitaldia urriaren 25ean izango da. ‘Arrierreka, ibai baten energia’ izenburuarekin egongo den bisita gidatua goizeko 10.30ean izango da gaztelaniaz eta 11.00etan euskaraz, Ereña jatetxeko aparkalekutik abiatuta.

Ekitaldietan parte hartzeko beharrezkoa da erreserbak egitea eta dagoeneko Otxandio, Mañaria eta Berrizko gaztelerazko bisitetarako leku guztiak beteta daude. Erreserbak egiteko jarri harremanetan Gerediaga elkartearekin 673 00 59 81 telefonoan edo ejardunaldiak@gmail.com emailean edo Elorrioko Turismo Bulegoarekin 94 862 01 64 telefonoan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados