Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Zarea, eskualdeko euskarazko eskaintza guztia batzen duen webgunea aurkeztu dute

Zarea, eskualdeko euskarazko eskaintza guztia batzen duen webgunea aurkeztu dute

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak ‘Zarea’ proiektua aurkeztu berri du. www.durangaldeaeuskaraz.eu webgunean, Durangaldeko herritarrek euskarazko eskaintza guztia ezagutzeko aukera izango dute. Horretaz gain, toponimia edota euskaraz argitaratu diren argitalpenak ere plazaratuko dira.

Zarea’ proiektuaren bultzatzaileak Amankomunazgoko euskara zerbitzua, euskara teknikarien batzorde teknikoa eta Iametza interaktiboak izan dira.

“Zarea Durangaldean otzara edo saski mota bati esaten zaio;gaurdaino ezagutu duguna, arbasoena, gaur egun apaingarri gisa eta artisau-azoketan baino ikusten ez dena ia, Durangaldeko euskararen ataria ere bada aurrerantzean”, azaldu zuten Amankomunazgotik San Agustin Kultur Gunean egin zen aurkezpenean.

Ekitaldian aurreratu zen bezala, “eskualderako tresna baliagarria izan nahi du Zareak: berriak eta ekitaldiak zabaldu, eta batez ere, mankomunitateko herrietako euskara zerbitzuetatik egiten diren proiektuak ezagutzera eman: agenda, soziolinguistika, diru-laguntzak, toponimia, argitalpenak, euskara bultzatzeko egitasmoak”.

 

Proiektu parte-hartzailea

Gainera, proiektua irekia eta parte-hartzailea izatea da helburua, elkarte edo norbanakoek euren berriak edo agendako ekitaldiak bidali, euren iritzia eman, harpidedun egin eta abar.

Helbidea: euskera.mdurango@bizkaia.org.

Sare sozialetan ere aurkituko da webgunea: Twitter: zarea6 Facebook: Zarea,durangaldeko euskararen sarea

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados