Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Migrazioak ardatz abiatuko da Plateruenaren Zilar Astea

Migrazioak ardatz abiatuko da Plateruenaren Zilar Astea

Migrazioak ardatz harturik abiatuko da Durangoko Plateruena Kafe Antzokiaren aurtengo Zilar Astea. “Kultur aniztasunari  merezi duen errekonozimentua” egiteko, Durango eta Iurretako 17 parte-hartzailek elkarlanean  diseinatu dute laugarren edizio honetako egitaraua. Datorren 23ra arte, erakusketak, literatura eskola, Karrika Antzerki Taldearen ikuskizun berezia, kontzertuak eta Kriskitin Dantza Taldearen emanaldia izango dira protagonistak.

Aurtengo Zilar Astearen gaia aukeratzeko “prozedura berezia” erabili dute, Erika Urangak, Plateruenetik azaldu duenez egitarauaren aurkezpenean.

Durango eta Iurretako batxillergodun ikastetxeekin elkarlanean lantzen den aste tematikoa izanik, “ikasleei beraiei eskatu genien gaia aukeratzeko. Zazpi gaiko zerrenda batetik, migrazioen gaia aukeratzea erabaki zen”.

Urangak adierazi duenez,  erabaki honen zergatia, “alde batetik gazteek oso gertutik bizi duten errealitatea delako eta bestetik, bizipenez jositako errealitate horrek alde literariotik lantzeko aukera paregabea eskaintzen duelako”.

Durango eta Iurretako 17 parte-hartzaile elkarlanean ari dira egitasmoa aurrera eramateko, hauen artean, Afrika Beltzeko Elkarteen Biltzarra eta Alnour Emakume Elkartea (Maroko).

 

Karrikaren antzezlana

Egitaraua datorren larunbatean jarraituko du. Gotzon Barandiaran idazlearen eskutik “Sorterritik urrun, migrazioak Euskal literaturan”, literatura eskola antolatu da liburutegian. Larunbatean, berriz, Kantulagunean ibiliko dira Santa Anatik irten ondoren.
San Agustin Kultur Guneak komiki erakusketa eskainiko du hilaren 20tik 22ra bitartean, ikastetxeetan landuriko interbentzio didaktikoaren amaieran sortutako komikiekin.

Karrika Antzerki Taldeak, berriz,  “Inungane, sustraiak airean” beren-beregi Zilar Asterako migrazioaren inguruko antzezlana aurkeztuko du. Ikuskizuna Plateruenean izango da, hilaren 21ean. “Erronka bat izan da taldearentzat. Gai hau oso poliedrikoa da, mila arista eta ikuspuntu baititu. Mezu bat helarazi izan nahi dugu: “libre-transitoaren” aldekoa”, Karrika Taldeko, Joxe Martin Urrutia Txotxek esan duenez.

 

Kriskitin Dantza Taldearen emanaldia

Hurrengo egunean, Rouge Eléa zuzendariaren “Biutz” antzerkia, zirkua eta musika uztartzen dituen antzezlana izango da San Agustinen. “Ikuskizun freskoa eta mugen esanahia plazaratzen duena da”, aurreratu du  Arrantza Arrazolak, San Agustinetik.
Egun horretan, “Duranghots Jam Session jaialdia izango da Plateruenean, eta Omar Acosta flautista venezoldarra izango da gonbidatu berezia.

Zilar Asteari amaiera emateko, Kriskitin Dantza Taldeak “Erbestea Aberri”  dantza ikuskizuna aurkeztuko du hilaren 23an Plateruenean . Migrazioak ardatz harturik, Duragaldeko beste dantza talde eta eragileekin elkarlanean sorturiko dantza Ikuskizuna da.
Ulannah musika taldeak, Alnour Marokoar Emakumeen Elkarteak eta Afrika Beltzeko Elkarteen Biltzarrak,  “Munduko Koloreak” munduko kultura anistasunaz gozatzeko aukera emango dute. Dantzak, musika, janari eta edari dastaketa izango da ere.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados