Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Zapaburu Konpartsak irakurriko du txosnetako pregoia

Zapaburu Konpartsak irakurriko du txosnetako pregoia

Dena prest Durangoko txosnetan “Sanfausto” jaiei ongietorria emateko. Izan ere, jai giroan murgiltzeko gogoarekin dator txosnagunea. Horretarako, Pinondoko gunea atontzeko asmoarekin 11 txosna eta bi karpa kokatuko dira, Bultza eta aurkeztu berri den Zapaburu konpartsarenak, hain zuzen ere. Halaber, 16 eragilek parte hartu dute aurtengo egitasmoan.

 

 “Urtero bezala, ahalik eta egitarau aberatsena eta oparoena egiten saiatu gara”. Horretarako, ohiko ekimenez gain hainbat berrikuntza proposatzen dituzte aurtengo jaietarako. Besteak beste, bi domeketan zabalik egongo dira txosnak. “Gauez ez ezik, jaiak egunez ere ospatzera animatzen ditugu durangarrak”, gonbidapena luzatzen dute.

Izan ere, egunez jaia bizitzeko apustu horretan 10ean ospatuko den Azoka Ekologikoa kokatzen dute. Gainera, herritarren parte hartzea sustatzeko, paella eta tortilla lehiaketak antolatu dituzte, besteak beste.

Egitarauan ez ezik, batzordean bertan ere berrikuntzak aurreikusten dira. Hasteko, irudi berriarekin aurkezten dira aurtengo jaietara, apo baten irudia irudikatuz. “Hala ere, Pantxika ez dugu alboratzen”, aurreratu dute.

Horrez gain, “Sanfausto” jaiei doinua jartzeko asmoz, abestia ere aurkezten dute aurten, Mikel Nuñezen musika eta Igor Elortzaren hitzekin. Gainera, Durangaldeko hainbat lagunek jo dituzte instrumentuak.

“Deia egiten diegu durangarrei zein kanpotarrei Pinondora hurbildu eta jai giroan murgiltzeko. Bestalde, gogoratu, txosnagunean ez dala onartuko jarrera sexista, homofobo edo arrazistarik”, gogoarazi dute.

 

“Gure lekua aldarrikatzen dugu”

Bestalde, txosnagunea osatzen duten eragileek ongi etorria eman nahi diote irailean aurkeztu den Zapaburu Gazte Konpartsari. Izan ere, eurek izango dira, gaur gaueko 21.00etan, aurtengo txosnetako pregoia irakurtzeaz arduratuko direnak.

“Gazteok sortuta gazteontzat” lemapean aurkeztu da Zapaburu Gazte Konpartsa. “Aisialdirako ematen dizkiguten aukerak nahikoak ez zirela ikusita, geure alternatiba propioak eraikitzeko ordua zela iruditzen zitzaigun. Durangon gure lekua aldarrikatzera gatoz, eta ez da aldarrikapen ziztrin baten soilik geldituko, gure lekua exijitu eta eraiki egingo dugu. Gure guneak sortu egingo ditugu”, azpimarratzen dute.

Aurkezpen  moduan “Sanfausto” jaietarako hainbat ekitalditan hartuko dute parte. Horretarako karpa bat jarri ezezik, kalean, gaztetxean eta gazteonak diren beste hainbat esparrutan ere arituko dira lanean.

“Gazteok batuz gero gure amets denak betetzea posible dela argi dugulako, gure indarrean sinesten dugulako, ilusioz betetako gaztez beteriko herri baten bizi garelako”, azaldu dute. Beraz, Zapaburu gazte Konpartsako ateak zabalik dira.

 

 DURANGON. Durangoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Txosni

    Abestixe txaaaarrra oso txarra, eskasa!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados