Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Sukia
Jesuitak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zaldibarko Udalak ordenantza berri bat onartu du beheko solairuak etxebizitza bihurtzeko

Zaldibarko Udalak ordenantza berria sartu du indarrean, etxebizitza blokeen azpiko lokalak bizitegi bihurtu ahal izateko. Honako hau da arau sortu berriaren helburu nagusia: herritarrei etxebizitzaren arazoari aurre egiten eta irtenbideak topatzen laguntzea. Izan ere, estatistika institutuen azken azterlanen arabera, etxebizitza eskuratzeko zailtasuna eta emantzipaziorako ezintasuna dira herritarren kezka-iturri handienetakoak.

Bestalde, aipaturikoez gainera, araudi berriak herriko lokal hutsei irtenbidea ematen lagunduko du, herriko zenbait etxabe hirugarren sektorerako aurreikusita baitaude, baina hirigintza, ekonomia eta gizarte nahiz kultur arloko hainbat faktorerengatik, gaur egun erabilera urria dute, kasu batzuetan, aspaldi samarretik. Arau berriak aho batez egin du aurrera, EH Bilduren, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin.

Eneritz Azpitarte alkateak ordenantza berriaren garrantzia azpimarratu du: “Etxebizitzaren arazoa herritarren kezka-iturri nagusienetakoa dela kontuan hartuta, udalean argi daukagu gure esku dauden tresna guztiak baliatu behar ditugula herritarrei arazoari aurre egiten laguntzeko. Ordenantza honek tresna eta aukera berriak eskainiko dizkie herritarrei, arazoari irtenbide posibleak topatze aldera”.

Araututako zonaldeak

Ordenantzak etxebizitzen beheko solairuetako eta tarteko solairuetako lokalei eragingo die, eta beren-beregi debekatuko du etxebizitzak sotoetan ezartzea. Era berean, debekatuta egongo da etxebizitzak eraikin nagusiaren eranskintzat hartzen diren zatietan atontzea.

Gainerakoan, honako hauek dira beheko solairuak eta solairuarteak bizitegi bihurtzeko aukera eskainiko duten zonaldeak: San Andres kalea 16-18, San Andres kalea 20-22, San Andres kalea 24-26-28, San Andres kalea 30-32, Arantzamendi kalea, 13, Arangoiti kalea, 3, Munibe Zeharkalea 2, Abeletxe kalea, 8, Abeletxe kalea 10, Abeletxe kalea 12, Agiñibar kalea 1, Agiñibar kalea 3, Agiñibar kalea 5, Euskal Herria etorbidea 10, Aldatsa kalea 9, Zaldua Elizateko Plaza 4, Zaldua Elizateko Plaza 6, Zaldua Elizateko Plaza 9, Zaldua Elizateko Plaza 10, Elizondo kalea 11, Katikena Zeharkalea 2, San Martin Plaza 2, San Martin plaza 4, Olazar plaza, ES1eko ZR 03.1, ES1eko ZR 03.2, Bilbo etorbidea 7, Bilbo etorbidea 15, Solonagusia kalea 1 eta Kurutzezahar 1.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados