Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zaldibarko Udalak euskararen erabilera sustatu nahi du kirola egiten duten gaztetxoen artean

Zaldibarko Udalak eta herriko kirol elkarteek ‘Kirola oinarritik euskaraz’ programa jarri dute abian “umeekin eta gaztetxoekin egiten diren jardueretan euskararen erabilera sustatzeko” helburuarekin, Udaletik adierazi dutenez.

Programak 350 gazteri baino gehiagori eragingo die, Zaldua Kirol Elkarteko futbol, pilota, saskibaloi eta mendia arloak, Biak bat Futbol Taldeak, Olazarmendi Gimnasia Erritmiko Taldeak eta Lagun-artea Txirrindulari Elkarteak egitasmoarekin bat egin baitute. Elkarte horietan guztietan euskararen egoerari buruzko diagnostikoa egin dute.

‘Kirola oinarritik euskaraz’ egitasmoak “Zaldibarko gazte guztiek edo gehienek euskaraz badakitela” hartzen du abiapuntu. Beraz, “ez litzateke eragozpenik egon beharko kirolean euskaraz jarduteko”.

Zaldibarko kirol elkarteak ere jabetu dira horretaz, eta “hainbat lan-saioren ostean, garbi ikusi dute urratsak egin behar direla euskararen erabilera indartzeko”. Hausnarketa horren ondorioz, “komunikazioetan euskara lehenestea; elkarteetan euskararen gaia kudeatzeko arduradunak izendatzea; hizkuntza irizpide batzuk zehaztea eta jarraipena egitea; eta entrenamenduen azterketa sakona egitea, euskaraz entrenatzeko eta euskararen erabilera handitzeko” ahaleginak egingo dituzte.

Egitasmoa aurrera eman eta euskara lehen lerroan jarri behar duten partaideak “kirol elkarteetako zuzendaritzako kideak, gurasoak, entrenatzaileak, eta, nola ez, ume eta gazteak” dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados