Banner en desktop Banner en moviles
Durango Euskaraldia
FP Zornotza
Maristak Durango
UNI Eibar Ermua

Mallabiko Zubitegi Kirol Parkeko padel pista zabalik dago

Gaurtik aurrera erabilgarri dago Mallabiko Zubitegi Kirol Parkeko padel pista eta horrenbestez, aurrerantzean kirol gunea erabiltzeko aukera izango dute mallabiarrek, betiere, aurretiazko erreserba eta izen-emate sistema bitartez, herritar ororen sarbide orekatua bermatzeko.

Erreserbak Mallabiko Udalaren webgunearen bidez egingo dira, eta horretarako, erabiltzaileek aldez aurretik izena eman beharko dute. Erabilera-txandak ordu eta erdikoak (90 minutu)  izango dira, eta txanda bakoitzaren prezioa 6 eurokoa izango da. Pista astelehenetik igandera bitartean erabili ahal izango da, 08:00etatik 21:30era. Aldi berean, gehienez lau pertsonak erabili ahal izango dute pista. Bestalde, 14 urtetik beherakoek heldu baten laguntza beharko dute instalazioa erabiltzeko.

Segurtasun kamarak

Padel pista itxita egon da azken hilabeteotan bertan egindako ekintza bandalikoak direla eta. Udalak gogorarazi du horrelako ekintzak onartezinak direla  eta ez dutela lekurik udalerrian. Horri lotuta, eta horrelako ekintzak berriro ez errepikatzeko bidean, oraingoan segurtasun kamarak jarri ditu kirol espazio honetan, eremuko segurtasuna bermatzeko.

“Kirol azpiegiturak herritarren ongizaterako eta aisialdirako ezinbestekoak dira, eta horregatik, gure konpromisoa da horiek egoera onean mantentzea. Ez dago horrelako jarrerentzako tokirik gurean, eta irmoki gaitzesten ditugu espazio publikoen aurkako erasoak. Garrantzitsua da guztion ardura partekatua izatea horrelako guneak zaintzeko”, amaitu du Mallabiko alkateak, Igor Agirrek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados