Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Zabalik da Julene Azpeitia Lehiaketara ipuinak, bertsoak eta olerkiak aurkezteko epea

Julene Azpeitia Lehiaketara ipuinak, bertsoak eta olerkiak aurkezteko epea zabaldu du Durangoko Udaleko Euskara Sailak. 18 urtera arteko atalean Durangoko haur eta gazteek eta herriko eskoletan ikasten ari direnek, eta 18 urtetik gorako atalean, ordea, edonork hartu dezake parte. Hainbat sari bananduko dira irabazleen artean, liburu sortak eta 150 eta 300 euroko sariak hain zuzen ere.

Durangoko Udala 1983. urtean hasi zen Julene Azpeitia Lehiaketa antolatzen. Lanak aurkezteko epea apirilaren 25a arte dago zabalik, eta epaimahaia maiatza osoan arituko da idazlan saridunak aukeratzen. 31n, berriz, emango ditu ezagutzera irabazleen izenak.

Gero, ekainaren 10ean, sari-banaketa ekitaldia egingo da San Agustin Kultur Gunean. Azkenik, eta Durangoko Liburu eta Disko Azokarekin batera, idazlan sarituak argitaratuko dira horretara prestaturiko liburu txukun batean.

 

Hainbat sari

Sariei dagokionez, LHko 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailako irabazleek liburu sortak eskuratuko dituzte. DBHko 3. eta 4. mailakoek, berriz, 150 euroko saria izango dute; Batxilergoko irabazleek 200 euro eta azkenik, 18 urtetik gorako irabazleek, 600 eta 300 euroko sariak izango dituzte modalitatearen arabera.

Lanak euskaraz idatzita egon beharko dira eta posta arruntaz  edo posta elektronikoz bidali beharko dira helbide honetara: Julene Azpeitia Lehiaketa. Durangoko Udala-Euskara Saila. Barrenkalea 17 – 48200 Durango/ juleneazpeitia@durango-udala.net.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados