Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Venezuelako dantzak, aurtengo Nazioarteko Folklore Jaialdiko gonbidatuak

Venezuelako dantzak, aurtengo Nazioarteko Folklore Jaialdiko gonbidatuak

Berrizko Olakueta frontoiak Venezuelako dantzen ikuskizuna eskainiko du gaur, iluntzeko zortzietan, Guanaguanare talde beteranoaren eskutik. Herrialde honetako dantza eta musika tradizionalen talderik erakusgarriena dela egiaztatzen du dantza-taldearen ibilbide luzeak.

Urtero bezala, urrutiko kulturak herrira hurbiltzeaz arduratzen den Nazioarteko Folklore Jaialdia antolatu dute aurten Berrizeko Udalak eta Portugaleteko Elai-Alai dantza taldeak. Emanaldia Olakueta frontoian izango da 20:00etan. Prezioa 5 eurokoa izango da helduentzat eta euro bateko adi txikikoentzat.

Venezuelaren sakonetik

Guanaguanare taldeak Venezuelako lautaden mendebaldean dagoen herri batetik hartzen du izena. 1978. urtean eman zituen talde honek bere lehen urratsak eta hiru hamarkadetan zehar mundutik zehar zabaldu du lurraldeko dantza eta kultura. Dantzari eta musikari gaztez osatutako talde honek garaipen handiak lortu ditu eta Venezuelako ordezkari izan da nazioarteko jaialdi askotan.

Marcos Yépez maisu eta koreografiaren agindupean, dantzariek herrialde honetako dantza tipikoak eskainiko dituzte, ordu bete baino gehiago luzatuko den emanaldian. Arbasoen historiak zein heriotzazko edo amodiozko ipuinak kontatzen dituzte dantzetan; antzerki kutsu bat ere emanez beraien ikuskizunei.

 

DURANGON. Berrizko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados