Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

“Urteetan ez dugu holako futbolik ikusi Tabiran”, dio Txintxurretak

“Urteetan ez dugu holako futbolik ikusi Tabiran”, dio Txintxurretak

Ricardo Txintxurretak hogeita hamar urte inguru daramatza Durangoko Kulturalari lotuta. Lagun Onak taldetik Kulturalera jokatzera pasatu zen 16 urterekin, geroago entrenatzaile lanetan hasteko. Arlo honetan, hainbat taldetik pasatu eta gero, hirugarren mailako taldea hartu zuen urte askotarako. Gaur egun, berrogeita hamar urterekin, zuzendari tekniko lanetan ari da bere betiko klubean.

Iaz entrenatzaile izatetik, zuzendari tekniko izatera pasatu da eta desberdin sentitzen dela dio. “Hala ere pozik nago kargu berri honetan. Lan-talde oso majoa daukat eta lana asko errazten didate”,  egiaztatzen du Txintxurretak. Momentu onak eta txarrak pasatu izan ditu, azken hauetatik, “jokalariei klubean jarraitzen ez dutela esatea” erabaki latzena dela azpimarratzen du.

Bere helburu pertsonalen artean, gazteen formazioa lantzea uste du dela garrantzitsuena. Abadiño futbol taldeak sorturiko futbol-eskolaz galdetzean, zera erantzuten du: “Oso ondo deritzot jokalari eta entrenatzaile gazteak formatzeko futbol-eskola bat sortzeari. Futboleko arlorik garrantzitsuenetako bat formazioa da eta, nire ustez, hori da Durangoko Kulturalari jorratzea falta zaion puntuetariko bat, baina, momentu honetan, ez dago aukera handirik hori aurrera eramateko”, instalazioek  gehiagorako ematen ez dutela salatzen du. Hala ere, Txintxurretaren ustez, Kulturaleko futbol basean dauden taldeak maila ona ematen ari dira.

Kargu berrian hartutako lehenengoetariko erabaki bat Asier Intxaurraga entrenatzaile berria ekartzea izan zen. “Futbol munduan darama bizi guztia eta gainera etxekoa da eta kluba ondo ezagutzen du. Gogotsu lan egiten duen pertsona da eta urteetan ikusi ez den futbol maila ekarri du Tabirara”. Intxaurragarengan sorturiko espektatibak soberan betetzen ari dela gehitzen du ‘Txintxu’k.

Taldea oso ondo ikusten duela egiaztatzen du, “erantzun ona ematen ari da, maila altua eta futbolean oso ondo jokatzen ikusten dugu astebururo”.

“Momentu honetan laugarren postuan gaude eta egia da, taldea, denboraldi polita egiten dabilela. Ekipo oso batua eta giro oso onarekin ikusten dut”. Entrenatzaile berriak, Asier Intxaurragak, freskotasuna ekarri duela uste du zuzendari teknikoak, eta “hori izan daiteke pasatzen ari garen sasoi onaren gakoetariko bat”.

Kulturalaren kirol-helburuez hitz egitean, lehendabizi, garrantzitsuena 45 puntu lortzea dela dio, baremo horretan baitago jaitsiera postuak gaieztearen muga. “Hortik aurrera, ikusiko dugu noraino heldu ahal garen”.

Bereziki jokalariren batek harritu egin duen galdetzean, denak ari direla maila altua erakusten erantzuten du Ricardo Txintxurretak, “baina bat azpimarratu beharko banu, Iban esango nuke. Oso futbol maila polita dauka, falta zaion bakarra gola da”.

Azkenik, denboraldi amaieran, Erreala eta Amorebieta lehenengo postuetan egongo direla uste du Durangoko Kulturaleko zuzendari teknikoak. “Gainontzeko bi igoera-postuak, Beasain, Amurrio, Gernika eta Kulturalaren artean egongo dira” aurreratzen du Txintxurretak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados