Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Urkiolako komunitateari omenaldia eskainiko dio Gerediaga Elkarteak

Urkiolako komunitateari eskerrona agertzeko ekitaldia antolatu du Gerediaga Elkarteak San Antonio egunaren bezperarako. Urteetan, misiolariak ezezik Urkiola zaintzen, mantentzen, suspertzen eta borondatez ibili diren lagunek egindako lana ere eskertzeko omenaldia izango da. Ekitaldia, Urkiolako Santutegian burutuko da datorren igandean hilaren 12an, 13:00etatik aurrera.

“Jende askoren esfortzua eta borondatezko lana” dago Urkiola moduko parajearen atzean. Durangaldeko lekurik esanguratsuena zaintzen eta mantentzen egindako lan hori eskertzeko ekitaldia izango da Gerediagak antolatutakoa.

Horretarako, Durangoko Orfeoiak, Kriskitin Dantza Taldeak eta Abadiñoko Talde Batuak parte hartuko dute omenaldi ekitaldian. Besteak beste, urteetan egin den lanaren erakusgarri argazki-proiekzioa prestatu du Gerediaga Elkarteak.

Gerediaga Elkartetik gogoratu dutenez, 70eko hamarkadan gainbeheran zegoen ingurua berreskuratzen hasitako lanak gaur egun Euskal Herriko paraje ikusgarrienetako bat bihurtu du Urkiola ingurua. “Erdigunea Santutegia izanda, bere inguruan borondatez lanean ibili izan den eta oraindik dabilen lan-taldeak denetarik egin du: jai antolaketan, baso garbitzen, elizkizunak prestatzen, edota bisitariei harrera egiten”, azpimarratu dute antolatzaileek.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados