Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Umeen lasterketak eta eskolen arteko topaketak egongo dira domekako Bizikleta Egunean

Lasterketa herrikoiak egongo dira 6 eta 14 urte bitarteko gaztetxoetntzat.

Duranguesa Txirrindulari Elkarteak eta Durangoko Bizikleta Eskolak antolatutako Bizikleta Eguna ospatuko da datorren domekan, hilak 30. Egitarauan umeentzako lasterketa herrikoiak, Bizkaiko txirrindulari eskolen arteko topaketa eta gimkana probak tartekatuko dira.

Eguneko egitaraua umeen arteko txirrundulari lasterketa herrikoiekin hasiko da eta bertan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea goizeko 9:30etatik 10:00ak bitartera Ezkurdi plazan.

Lasterketak 1,3 kilometroko luzera duen eta trafikoari itxita egongo den zirkuituan egingo dira. Ibilbideak Fray Juan de Zumarraga, Laubideta eta Galtzareta kaleak eta Pinondo zeharkatuko ditu.

Lehen lasterketa, goizeko 10:30ean hasiko da eta irteera puntuan egongo diren 6 eta 10 urte bitarteko txirrindulariek bi itzuli eman behar dizkiote zirkuituari. Ondoren, 11 eta 14 urte bitarteko txirrindularien txanda izango da eta hauek lau itzuli emango dizkiote zirkuituari.

Parte hartzeko edozein motatako bizikleta erabili dezakete txirrindulariek, mtb, bidekoa, eta abar, eta kaskoa janztea derrigorrezkoa izango da.

Lasterketa herrikoiak amaitu ondoren, Bizkaiko txirrindulari eskolei zuzendutako proba hasiko da eta antolatzaileek 200 parte hartzaile inguru espero dituzte.

Eguneko egitaraua Bizkaiko gimkana challengerako puntuagarria den probarekin osatuko da. Infantil mailara mugatuta dagoen lehiaketa Ezkurdi plazan jokatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados