Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Udalak langile euskaldunen lan-poltsa sortuko du

Abadiñoko Udalak zenbait lanpostutarako langile euskaldunez osatutako lan-poltsa sortuko du. Horren helburua hainbat lanbidetarako langile euskaldunak aurkitzeko modua erraztea da, haurrak edo adinekoak zaintzeko, astialdiko edo kiroleko begiraleak, edo eskola partikularrak emateko langileak hain zuzen. Udalak bitartekaritza lana egingo du, langileen eta horien bila dabiltzanen artean.

Abadiñoko Udaleko euskara arloa arduratuko da horretaz, ???lan profesionalak egiteko langile euskaldunak behar dituzten herritarrek hautagaiak aurkitu ahal izan ditzaten???. Lan-poltsaren bidez, konponbidea eman nahi zaio Abadiñoko herritarrek, batzuetan, lan jakin batzuk egingo dituzten langile euskaldunak aurkitzeko izan dezaketen zailtasunari. ???Langile horiek egiten duten lana, bereziki haurrekin eta gazteekin egiten duten lana, oso garrantzitsua da euskararen transmisioa familiaren esparruan edo gazteen artean bultzatzeko, eta esparru horiek berme bat dira euskararen etorkizunari begira???, adierazi du J. Inazio Arrizabalagak, udaleko euskara teknikariak.

Lan-poltsa horretan haurrak edo adinekoak zaintzeko langileak, astialdiko edo kiroleko begiraleak, edo eskola partikularrak emateko irakasleak bilduko dituzte. Udalak harremanetan jarriko ditu lana eskatzen duten euskaldunak eta euskara menderatzen duten langileak behar dituzten pertsonak. Teknikariak argitu duenez, ???Udalak ez du inola ere parte hartuko bi pertsona horien artean sortzen den lan-harremanean, ez eta lan-zerbitzuen truke eskaintzen diren tarifak finkatzeko ere???.

Txanporta eta Errotako kultur etxeetan eman beharko dute izena lan-poltsan parte hartu nahi dutenek. Maiatzaren 14a da azken eguna. ahal izango dute izena, maiatzaren 14a bitartean, Azken zerrenda maiatzaren 24tik aurrera egongo da ikusgai udal-bulegoetan. Bestela eskuratu nahi izanez gero, helbide elektroniko honetara bidali beharko da mezua: euskera@abadiano.org.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados