Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Udalak herria euskalduntzeko inolako konpromisorik ez duela salatu du Ezker Abertzaleak

Udalak herria euskalduntzeko inolako konpromisorik ez duela salatu du Ezker Abertzaleak

Ezker Abertzaleak euskararen arloan herritarren eskubideak errespetatu eta Durangon duintasunez euskaraz bizi ahal izateko eskubidea aldarrikatu dut. Udalak duela bi urte onartutako euskararen plana oraindik ez dela martxan jarri salatu du eta EAJk herria euskalduntzeko inolako konpromisorik ez duela salatu du. Datorren udalbatzan euskararen ordenantza eztabaidatuko da horren harira, udalean hainbat esparrutan oraindik euskara ez dela bermatzen gaineratu du.

Durangoko Ezker Abertzalearen esanetan, hainbat esparru daude lantzeke herrian euskararen arloan, ???administrazioaren ekintzak eta egiturak, udal langileak eta udal atalen euskalduntzea, udalaren azpiegiturak eta abar luze bat???. Horren ardura udalak du, ???neurri eta arau zehatzak jarri behar ditu indarrean euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko???, eskatu du Zorione Aranak.

Duela bi urte Durangoko udalean onartu zen euskara plana oraindik ez dela martxan jarri salatu du. Ezker abertzaleak argi dauka ez duela ???aurpegi zuritzerik??? onartuko, beste alderdiek egiten duten bezala, ???ahoa hitz politez bete eta gero proiektuak kajoietan ahaztuta geratzen dira???, gaineratu du.

Datorren Udalbatzan euskararen ordenantza eztabaidatuko da, horren harira, zirriborroa EAJren hizkuntza politikaren adibide garbi bat dela baieztatu dute, ???berriro ere euskarari bigarren mailako tratamendua ematen diote, koofizialtasuna eta elebitasunaren aldeko aldarrikapena egiten duten bitartean, gazteleraz bakarrik bizi dira???.

Ordenantza hori EAJk ???bere burua zuritzeko tresna bat??? baino ez dela salatu du Aranak. Jeltzaleek ordenantza horretan jasotakoa betetzeko asmorik ez dutela gaineratuz,  ???ez baitute Durango euskalduntzeko inongo konpromiso ezta nahirik ere???.  Ordenantza bat beharrezkoa dela irizten dute, baina ???herritarren eskubideak bermatu eta Durangon duintasunez euskaraz bizitzea??? bermatuko duena. Euskararen alde egiteko momentua dela esan du Aranak,  ???hizkuntza eskubideen defentsan eta euskarari dagokion lehentasuna emateko garaia???.

Bestalde, Euskal Herrian Euskarazek datorren martxoaren 23an egingo duen manifestazioarekin bat egin duela adierazi du. Txiki eta Otaegi plazatik aterako da arratsaldeko zazpietan. 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados