Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Udal Euskaltegiak 30. urteurrena ospatuko du

Udal Euskaltegiak 30. urteurrena ospatuko du

Amorebieta-Etxanoko Udal Euskaltegiak 30 urte bete ditu euskara irakasten. Urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte: argazki erakusketaz gain, gaur arratsaldean Zelaieta Zentroan burutuko den ekitaldian denbora honetan partaide izan diren edo diren pertsonak bilduko dira arratsaldeko 19.00etatik aurrera.

Gaur arratsaldeko ekitaldian ikasleak, irakasleak ezezik, ordezkari politikoak eta erakundeen ordezkariak ere izan dira. Gianera, urriaren 15etik 25era bitartean, zentroaren historia eta bertan burututariko hainbat ekintza argazki bidez biltzen duen erakusketa izango da ikusgai Zelaieta zentroko erakusketa gelan.

1982an ekin zion bideari euskaltegiak, Eusko Jaurlaritzak homologatutako euskaltegien sareari atxikirik. Euskaltegia sortu zenetik igarotako hogeita hamar urteetan, ilusioa eta lana bitarteko, 40.000 ikasletik gora jaso dituzte euskaltegiko ikasgelek.

Urte luzetan Elizalde kalean parrokiak daukan eraikinean aritu ziren (gaur egun Zubiaur musika eskolak erabiltzen dituen lokalak), San Pedro kaleko udal lokaletara ekarri zen 2005ean, azpiegitura gaurkotuaz eta baliabide tekniko egokiagoz horniturik ikas zentroa.

 ZORNOTZAN. Noticias de Amorebieta

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados