Banner en desktop Banner en moviles
Mallabiko Udala
San Agustin Kultur Gunea Durango
Santos Arriandi
Amorebieta-Etxanoko Udala

Txitxiburduntzi eguna ospatuko dute domekan San Rokeko Herria eta Madalenako Auzo Alai elkarteek

TxitxiburduntziDurangoko San Roke eta Madalena auzoek Txitxiburduntzi eguna ospatuko dute domekan, bertako auzo elkarteek antolatuta. Ohiturari eutsiz, Karnabal astearen aurreko domekan jarri dute hitzordua.

Herria auzo elkarteak antolatutako ekimena arratsaldeko 18:00etan hasiko da, elkarteak kudeatzen duen taberna aurrean.

Ekimen horren bidez jasotzen den diru guztia Atxondo Harrera Herria boluntario sarera bideratuko da. Inguruetako herritarrek osatutako sare honek erantzun solidario eta humanitarioa ematen die Euskal Herrira heltzen diren migratzaileei, aterpeaz gain, laguntza juridikoa, formazioetara sarbidea edo hizkuntza ikasteko baliabideak eskaintzen baitizkie.

Domekako ekimenarekin lortutako diruaz gain, Herria auzo elkarteak Santa Ageda eguneko koplekin ateratako dirua ere helburu berberarentzat bideratuko du.

Madalena auzoko Auzo Alai elkarteak antolatutako Txitxiburduntzi eguna berriz, goizeko 9:00etan hasiko da, ordu horretan abiatuko baita Madalena plazatik Durangoko inguruetatik egingo den ibilbidea.

Eguerdiko 12:00etan berriz, txorizoa, ogia eta ardoa dastatu ahal izango dira euro baten truke, Magdalena plazan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados