Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Txalapartari buruzko hitzaldia eta tailerra eta herriko kantuekin kalejira egingo dute Otxandion

Bihotx
Bihotx taldeak eskainiko duen hitzaildi-tailerrarekin hasiko da ‘Kantuz kantu Otxandion’ ekimena.

Ondarearen Europako Jardunaldiak Otxandion izango dute hitzordua asteburu honetan, bi ekimen antolatu baitira zapatu arratsalderako. Alde batetik, Bihotx taldeko txalapartariek eskainiko duten hitzaldi-tailerra, eta bestetik Soinubil taldeak herriko kantuak eskainiz egingo duen kalejira.

Gerediaga Elkarteak eta Otxandioko Udalak antolatu eta Soinuenea folk eta musika tradizionalaren museoak gomendatutako ‘Kantuz kantu Otxandion’ jardunaldia, arratsaldeko 18:00etan abiatuko da. Hasteko, hitzaldi-tailerra eskainiko du Ixi Jauregi, Gema Ines eta Lara Mitxelena txalapartariak osatzen duten Bikotx taldeak.

Solasaldian txalapartaren historia eta joera ezberdinak izango dituzte hizpide eta partehartzaileek musika tresna horrekin lehen pausuak emateko tailer txikian parte hartzeko aukera izango dute.

Jarraian, Otxandioko Soinubil kantu taldearekin, kantu-kalejira egingo da, herriko kantu zaharrak ezagutzera emanez eta Euskal Herriko betiko kantutegikoak gogoratuz.

Ekitaldietan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea ejardunaldiak@gmail.com posta elektronikoan edo  673 005 981 telefonoan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados