Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Traña-Matienako aparkalekuen arazoa bere osotasunean landu behar dela dio EH Bilduk

Abadiñoko EH Bilduk, Udalak Traña-Matienan jarriko duen doako OTA sistema “begi onez” ikusten badu ere, neurri horrekin udal gobernua “esperimentu edo abentura batetan sartzera doala” kritikatu du. Talde abertzalearen esanetan, hartutako erabakiak “ez du inon oinarritutako informe objektibo baten” euskarria.

EH Bildu “jakitun da” Abadiñoko auzoan aparkalekuen urritasunak eragiten duen arazoaz, baina egoera konpontzeko beharrezkoa ikusten dute Mugikortasunerako Plan Estrategiko bat aldez aurretik lantzea. Egitasmo hori egitea “aurreko legegintzaldian proposatu genion udal gobernuari” baina Udalak “neurri isolatu bat” hartu du, Trañabarren kalean TAO zerbitzua jartzea, hain zuzen.  

Aparkalekuen errotazioa ahalbideratuko duen sistema bat jartzeak Trañabarren kalean “hainbat aparkaleku hutsik egotea” ekarriko badu ere, erabaki horrek “beste kale batzuk duten berezko aparkaleku saturazioa handitzea ekarriko du” EH Bildukoen arabera.

Traña-Matienak duen aparkalekuen defizita 2014an Abadiñoko Udalak aurkeztutako txosten batean adierazten da. Gainera, “José Luis Navarro alkateak eta EAJko bozeramaile Eneko Etxebarriak, aitortu dute badakitela TAO sistema jartzeak beste zonalde batzuetan dagoen arazoa areagotu dezakeela. Hala ere, oraindik ez dute inolako irtenbiderik aurkeztu egoera hori ekiditeko” Abadiñoko EH Bilduren esanetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Durangon.com

    Kaixo Autxur: Eskertzen dugu zure ekarpena eta dagoeneko aldatu dugu testu honen lerroburuan. Esaten duzunagatik zuzeneko izena Traña-Matiena da eta hala idazten saiatuko gara. Kasu batzutan, Trañabarren kalea aipatu behar degunean batez ere, oso arraroa egingo litzateke “…Traña-Matienako Trañabarren kalea…” edo “…Trañako Trañabarren kalea…” esatea. Beraz, batzutan ‘idazteko lizentzia’ hartu eta Matiena idatziko dugu. Ulertuko duzunaren esperantzarekin, eskerrik asko berriro.

    Deja una Respuesta
  2. Durangon.com

    Kaixo Autxur: Eskertzen dugu zure ekarpena eta dagoeneko aldatu dugu testu honen lerroburuan. Esaten duzunagatik zuzeneko izena Traña-Matiena da eta hala idazten saiatuko gara. Kasu batzutan, Trañabarren kalea aipatu behar degunean batez ere, oso arraroa egingo litzateke “…Traña-Matienako Trañabarren kalea…” edo “…Trañako Trañabarren kalea…” esatea. Beraz, batzutan ‘idazteko lizentzia’ hartu eta Matiena idatziko dugu. Ulertuko duzunaren esperantzarekin, eskerrik asko berriro.

    Deja una Respuesta
  3. para atxur

    Matiena esatea txarto esanda dago ala? zelan esan behar da ba?

    Deja una Respuesta
  4. para atxur

    Matiena esatea txarto esanda dago ala? zelan esan behar da ba?

    Deja una Respuesta
  5. atxur

    Berriro MATIENA , zergaitik ez Traña-Matiena ????? edo Traña ????

    Deja una Respuesta
  6. atxur

    Berriro MATIENA , zergaitik ez Traña-Matiena ????? edo Traña ????

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados