Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

‘Taupada’ Durangora iritsiko da gure bizitzari forma ematen dioten euskal ohiturei buruz hausnartzeko

Bihar, irailak 25, ‘Taupada’ jardunaldien edizio berria izango da Durango, TAUPA Euskaltzaleen Mugimenduak antolatuta, eta Durangoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Labayru Ikastegia, Euskal Kultur Erakundea (EKE), Plateruena Kultur Aterpea eta euskal kulturaren sustapenean eta dinamizazioan diharduten beste hainbat eragileren laguntzarekin.

“Ohituren Biziberritzea: Komunitategintza aktibatzeko giltza” izenburupean, jardunaldia Plateruena Kultur Aterpean egingo da, goizeko 9:30etik arratsaldeko 16:30era, eta ohitura kultural tradizionalei eta horiek gaur egun duten balioari buruz hausnartzeko, elkarrekin ikasteko eta gizartearen aktibazioa sustatzeko gune parte-hartzailea izango da.

‘Taupada’ren proposamenaren abiapuntua ohiturak ez direla iraganeko erlikiak, baizik eta tresna biziak, komunitate-loturak sendotzen, herritarren parte-hartzea sustatzen eta konpromiso kolektiboa elikatzen lagun dezaketenak. Zentzu horretan, antropologiaren, hezkuntzaren, kulturaren eta artearen arloko adituak elkartuko dira, eta herri-kultura dinamikoa, integratzailea eta egungo erronketara egokitua bultzatzeko hausnarketak eta esperientziak partekatuko dituzte.

Egitaraua

Jardunaldia goizeko 9:00etan hasiko da harrerarekin, eta 9:15ean irekiera instituzionala egingo da. 9:30ean, Aitzpea Leizaola Egañaren hitzaldiari esker, hasiera emango zaio lehenengo ponentzia-blokeari; bertan, ohiturek herrien egituran duten garrantziaz arituko da. Ondoren, 10:00etan, galdera-erantzunen tarte bat irekiko da, parte-hartzaileekin zuzeneko elkarreragina ahalbidetzeko.

10:15ean, Kepa Fernández de Larrinoa Pablos antropologoak ohituren balio sinbolikoa aztertuko du, tokiko nortasun kulturalaren adierazpide gisa. 10:50ean, Jaime Altuna Ramírez ikertzaileak Gau Beltza izango du hizpide, jai tradizional bat praktika berritu batean nola bihurtu den azalduko du.

11:35ean, Mari Karmen Basterretxea doktoreak zaintza partekatuaren garrantziaz hitz egingo du, harreman sozialen ardatz egituratzaile gisa.

Atsedenaldiaren ostean, 12:30ean, Jakoba Errekondo izango da hizlari: euskal ohiturei buruzko ikuspegi ekologiko eta landatarra eskainiko du, ziklo naturalaren bihotzean kokatuta eta paisaiarekin duten lotura azpimarratuta. 13:05ean, Onintza Legorburu Larrea doktoregaiak kultura pop euskaldunaren ikuspegi berritua aurkeztuko du, folklorea adierazpen eta euskalduntze tresna garaikide gisa nola erabili daitekeen azalduz.

14:45ean, Argitxu Camus Etxekopar eta Mathias Olaso arituko dira, Lapurdiko inauterien bilakaera historikoa aztertuz; bizitzak eta ohiturak denboran zehar nola egokitu diren erakutsiko dute, eta horiek praktika sozial bizidun eta moldagarri gisa duten funtzioa nabarmenduko dute.

15:15ean, galdera-erantzunen saio labur bat egingo da, eta ondoren, 15:35ean, mahai-inguru nagusia egingo da “Ondare kulturala transmititzea: nola bermatu?” galderaren inguruan eztabaidatukoz. BertanXamar, Iñigo Rígo Ramírez de Okariz, Akaitze Kamiruaga eta Agurtzane Elordui Urquizak  parte hartuko dute; eta bakoitzak bere ikuspegitik ondarearen transmisiorako erronkak eta aukerak aztertuko ditu.

Azkenik, 16:20ean, ohituretan oinarritutako webgune berri bat eta ikastetxeei zuzendutako unitate didaktiko bat aurkeztuko dira jendaurrean, jardunaldiaren ostean eduki horiek zabaltzen jarraitzeko baliabide gisa.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados