Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Tabakoa uzteko kurtso berri bat antolatu du Amankomunazgoak

Tabakoa uzteko kurtso berri bat antolatu du Durangaldeko Amankomunazgoaren Drogomenpekotasun Prebentziorako sailak. Ikastaroa datorren martxoaren 21ean hasiko da, eta guztira zortzi batzar burutuko dira. Kurtsoak 20 eurotako kostua du eta eskatzen den baldintza bakarra “tabakoa uzteko benetan konbentzitua egotea da”.

Bilerak astero iznago dira eta Amankomunazgotik  azaldu dutenez, aditu batek gidatuko ditu. Kurtsoa amaitu ondore, hiru hilabete igaro eta gero, jarraipen bilera egingo da.

Iaz antolatu ziren kurtsoetan, 24 pertsonek parte hartu zuten, horietatik 17k (10 emakumezkoak eta 7 gizonezkoak) ebaluazio galdeketa bat bete zuten kurtsoaren azken egunean. Amankomunazgotik aurerratu dutenez, kurtsoa amaitu eta gero %94,1ak nikotina uztea lortu zuten eta bakarrik pertsona bat jarraitu zuen erretzen, “baina lehen baino gutxiago”.

Aipatzekoa da %12,5k tabakoa uztea lortu dutela inolako beste tratamendu bat egin gabe, eta guztiek uste dute hurrengo hilabeteetan erretzeari utziko diotela.

 

Gaixotasun larriak

“Esfortzua merezi du eta saritua izango zara. Besteak beste arnasa hobetu hartuko duzu, gutxiago nekatuko zara, dastamena eta usaimena berreskuratuko duzu, eztula desagertuko da, odol zirkulazioa hobetuko da eta gaixotasun larriak izateko arriskua gutxiago izango da ere”, parte hartzera gonbidatu dute zerbitzutik.

Interesatuek informazio gehiago eskatu edo izena eman dezakete Durangon, Askatasun etorbidean 11 behean dagoen Drogomenpekotasun prebentzioarako sailan, edo 94 620 05 20 telefonora deituz edo email bat bidaliz prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidera.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados