Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Surrandien konpartsak kaleak alaituko ditu larunbatean

Surrandien konpartsak kaleak alaituko ditu larunbatean

Kriskitin dantza taldekoek hamar urte daramatzate Surrandien konpartsa antolatzen. Etzi ere, otsailaren 13an, Durangoko kaleetan zehar ibiliko dira, Jaizale txistulari taldearen eta Tabira musika bandaren laguntzarekin. Surrandien konpartsa ordea zaharragoa da, garai batean oso ezaguna izan zen.

Durangoko Inauteriak antzinakoak dira, XVII. Mendeko udaletxeko aktetan eta kontu liburuetan horren berri agertzen da. ???Karnabal egunak hauek izaten ziren: eguenzuri, bariku argi, zapatu erregular, domeka karnabal, astelen karnabal eta martitzen karnabal izaten ziren inauteri egunak???, Kriskitin dantza taldekoek argitu dutenez.

Kriskitin dantza taldeak Surrandien konpartsa antolatuko du aurten ere, ???Durangoko karnabalak zor zaien lekuan jartzeko asmoz???. Herriko inauterien egun nagusia ???martitzen karnabal??? izaten omen zen eta Surrandien konpartsa oso ezaguna zen.

2000. urtean hasi ziren lehen aldiz Kriskitin dantza taldekoak Surrandien konpartsan parte hartzen. Ez ziren beraiek bakarrik aritu, Durangoko Txistularien eta Durangoko abesbatzako kantarien laguntza izan zuten.

Hurrengo urtean konpartsarentzat musika konposatu zuten. Ander Ertzilla eta Jesus Egiguren musikariek egin zuten lan hori, hitzak berriz, Iturriagak, Aromak eta Barrenak jarri zituzten.
Surrandien Baltseoa sortu zuen Ane Belaustegik 2002. urtean. Berak egin zituen bai musika eta bai hitzak.

Sudur handidun maskara

Dantza taldetik jakinarazi dutenez, Manuel de Lekuona idazle eta ikertzaileak bere garaian horrela deskribatu zituen konpartsakoak:

???Vedlos: allá van corriendo por todas las calles, albarcas en los pies y calzón corto de pastor; los faldones de la camisa al aire y un  collar de arranes (cencerros de buey) a la cintura, y en la cara una careta de diforme y descomunal nariz…???

???con un chaleco viejo que a modo de tralla agitan en sus diestras, van azotando a toda persona con quien tropiezan; y corren, corren como demonios???

???persiguen preferentemente a los niños y mujeres tímidas, que se defienden huyendo y guareciéndose en el pórtico de la Iglesia, abrigo que los surrandis respetan siempre???.

Durangar guztiak, eta durangarrak ez direnak ere, gonbidatu dituzte Surrandi konpartsakoek: ???ikustera bakarrik ez baita parte hartzera ere???. Merkatu plazan egin dute hitzordua, arratsaldeko 18.15ean. Txokolatada egingo da bertan. Ondoren 18.45ean, kalejira hasiko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados