Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Sukalki Eguna eta karroza jaitsiera nabarmenduko dira gaur Ferixa Nausiko jaien egitarauan

Ferixa Nausikoak 2017Jaietako egun indartsuenetakoa izango da gaur Elorrioko Ferixa Nausikoetan, goizean eta eguerdian sukalkia prestaketa eta bazkaria izango baitira Aldatsekuan eta arratsaldean, kuadrillak mozorratzeko baliatzen duten karroza jaitsiera egongo da.

Urte batetik bestera lagun-talde gehiago biltzen dituen Sukalki Egunak emango dio hasiera eguneko ekitaldiei. Iturrizoro elkartearteak antolatuko ekimenak sukaldez eta sukaldariz beteko ditu Aldatsekua inguruak eta behin lehiaketa amaitu ondoren, ehunka lagun bilduko da bertan egingo diren bazkarietan.

Goizean ere, kontsumoa gutxitzeko eta berrerabilera eta birziklatzea bultzatzeko helburua duen 3R Azoka kokatuko da Berrio-Otxoa kalean. Eguerdian zein arratsaldean, haur parkeak jarriko dira ohiko lekuetan eta txu-txu trena ibiliko da batera eta bestera.

Bazkalostean, Gazteok fanfarriaren kalejira egongo da, arratsaldeko 18:00etarako iragarrita dagoen karrozen jaitsiera hasi aurretik. Ordu berean txokolatea banatuko du plazan La Esperanza nagusien elkarteak eta Dj Urtzak (Disko Larima) eskainiko duen saioa hasiko da. 19:00etan Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea kalez-kale ibiliko da eta 20:30etatik aurrera Aliron taldeak girotutako dantzaldia egongo da Urarkan.

Coro Rossinik ‘Zarzuela on air’ agerraldia eskainiko du Arriolan 21:0etan hasita; suzko zezena eta Pachamama ikuskizuna egongo dira plazan; Stronger Together eta N2ogu taldeek kontzertua eskainiko dute gaztetxean, Dj Jo ta Txo egongo da txosnagunean eta Dj Naiara eta Dj Jkin Alonso plazako giroa jarriko dute.

Elkartasun jaialdia

‘Elorrioko kulturak dasta ditzagun’ izenburuarekin Arriola eta Kanpokale kalegurutzean ospatuko den Elkartasun jaialdiarekin abiatuko da domekako egitaraua. Kainabera GKEak antolatutako ekimen horrek, hamar kulturatako platerak dastatzeko aukera eskainiko du, bertan jarriko diren erakusmahaietan Bolivia, Kolonbia, Nikaragua, Senegal, Mali, Maroko, Portugal, Uzbekistan, Mexiko, Venezuela eta Euskal Herriko jakiak esakainiko baitira. Bertan batutako dirua, Grezian dauden errefuxiatuei jatorduak prestatzen dizkien Zaporeak elkartearentzat bideratuko da.

Eguerdian, herri kirolen erakustaldia eskainiko dute Alex Txikon, Julen Mendieta, Hodei Ezpeleta eta Bihurri aizkolariek eta Ousman Drame eta Laura eta Oskar Basatxu harrijasotzen eta Iparraldeko jokoen saioa burutuko dute.

Arratsaldeko 18:00etan Txaber Altube, Gorka Pagonabarraga, Miren Artetxe eta Maialen Arzallus bertsolariek Maite Berriozabalek jarritako gaiei erantzungo diote Casajara jauregiaren kanpoaldean izango den bertso saioan.

19:30etan Sonakay taldeak euskaraz eskainitako flamenko saioak emango die amaiera aurtengo Ferixa Nausikoei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados