Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Sorginolan izandako lapurreta “Durangoko gazteriari egindakoa” dela salatu dute

 

 

Sorginolako erabiltzaileek atzo egindako agerraldian salatu zuten jasandako lapurketa.
Sorginolako erabiltzaileek Santa Anan egindako agerraldian salatu zuten jasandako lapurketa.

Durangoko Sorginola gaztetxeko kideek agerraldia egin zuten atzo Santa Ana plazan erabiltzen dituzten lokaletan izandako lapurreta salatzeko. Gertatutakoari erantzuna emateko asmoarekin hainbat ekimen prestatu dituzte martxoaren 4rako, bazkari herrikoia eta kontzertua tarteko.

Lapurreta otsailaren 6an gertatu zen Sorginolako erabiltzaileen esanetan. Aurreko asteburuan “Durangaldeko hainbat talderen kontzertuak egon ziren gaztetxean”, eta gazteen ustetan “kontzertuetan erabilitako materiala zela lapurren helburua”. Baina agerraldietan materiala aurkitu ez zutenez “lanerako erramintak, liburutegiko pelikulak, aparailu elektroniko batzuk eta asteburuan sobera geratutako edari botilak eraman zituzten”.

Ebasketa “jende askori egindakoa” izan dela esan ondoren “Durangoko gazteriari egindakoa” dela ere sentitzen dute; batez ere, “urte eta erdi honetan fabrika zaharra biziberritzeko lana egin dutenei, astero asanbladan batzen direnei, oholtza gainera hitzaldi-antzerki-kontzertuak ematera igo direnei eta hauek entzutera hurbildu direnei…”.

Sorginolako kideek neurriak hartuko dituzte horrelakorik berriz gertatu ez dadin eta gainera “erantzun potente bat eman behar zaiola” uste dute.

Azken helburu horrekin, martxoaren 4an ospatuko den herri bazkaria antolatu dute, eta bertaratzeko beharrezkoa da tiketa erostea Intxaurre Kultur Elkartea, Mesoi Berria edo Tabira Etxe tabernetan. Bazkalostean mus eta partxis txapelketak egongo dira eta bertan parte hartzeko aldez aurreko izen ematea egin behar da durengogp@gmail.com e-mailean.

Eguneko egitaraua arratsaldean egongo den antzerki agerraldiarekin eta gauen bi taldek emango duten kontzertuarekin osotuko du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados