Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Sinadura bilketa hasi du Durangoko gazte talde batek etxebizitza eskubidearen alde

Sinadura bilketa hasi du Durangoko gazte talde batek etxebizitza eskubidearen alde

Durangoko gazte talde batek ‘11 teilatu’ dinamika sortu eta datozen hilabeteetan herritarren sinadurak biltzeari ekingo dio “etxebizitza eskubidea” aldarrikatzeko. Gazteek emantzipatzeko dituzten zailtasunen aurrean, gaur egungo egoerak sortzen duen arazoari “soluzio erreal bat” eman diezaiola eskatuko diote Udalari.

‘11 teilatu’ dinamikako kideak adierazi dutenez gaur egun 1576 etxe daude hutsik Durangon eta egoera hori irtenbide bat eman behar zaio “hauek alokairu sozialera bideratuz”. Udalak “gure baldintza ekonomikoek ordaintzen uzten ez duten plan bat” jarri duela mahai gainean diote, alokairu programan parte hartzeko “gutxiengo 12.000 euro urteko diru-sarrerak” eskatzen zaielako. Gainera “alokairuaren prezioa teknikari batzuek ezarritakoa izatea” ere salatu dute.

Gazteek “etxe bat erostera bideratzen gaituzte, etxe bat erosteak eskatzen duen diru kantitatea ez daukagunean” kritikatu dute. Alokairuen prezioak berriz “altuegiak dira gure diru sarrerak kontuan harturik” eta horrek “emantzipatzeko adina 30 urtera igotzea ekarri du”.

“Etxebizitza eskubide bat” dela gogorarazteaz gain, batutako sinadurekin herrian dauden etxe hutsak “alokairu sozialera bideratzea” eta alokairu programan parte hartzeko “gutxiengo diru-sarrera” ez dela baldintza bat izan behar ere eskatuko diote Udalari.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados