Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Sermond’s elorriarren eta Quaoar-en kontzertua bihar Plateruena Kafe Antzokian

Sermond’s elorriarren eta Quaoar-en kontzertua bihar Plateruena Kafe Antzokian

Elorrioko Sermond’s taldeak eta Quaoar bilbotarrak kontzertua eskainiko dute bihar, osteguna 25, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, 22.00etatik aurrera. Heineken Live Accesek sustatutako kontzertu horretara doazen ikusleak Bilboko BBB Live jaialdira joateko sarreren zozketan sartuko dira.

2004an Elorrion sortutako Sermond’s laukoteak, argitaratu berri duen ‘Libelula’ disko berria aurkeztuko du agerraldian. Bilduma horretan rock eta punk estiloen artean kokatzen diren doinuak tartekatzen dira.

Bilboko Quaoar-ek bestalde, Villa de Bilbao lehiaketako metal saileko irabazlea izan zen 2012an. Taldeak rock musika jotzen du “inolako autoezarritako limiterik gabe” eta bere kantetan progressive, grunge, stoner edota metal joerak uztartzen dira.

Ekitaldia Heineken Live Accesek ekainaren 25etik uztailaren 4ra antolatutako sei kontzertu-zirkuituan kokatzen da eta Bilboko BBK Liveren egituratik kanpo badago ere jaialdi hori iragartzeko asmoa du, aukera aparta eskainiz zuzeneko musika bizi nahi dutenei. Beste bost kontzertuak Sonora, La Ribera, Azkena, Santana 27 eta Stage Live aretoetan izango dira eta protagonistak Cycle eta Yellow Big Machine; Julián Maeso eta La Indieteca Dj; Biznaga eta Sonic Trash; Bigott eta Los Brazos  eta The Great Barrier izango dira, hurrenez hurren.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados