Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Sergio Sáez margolariaren ‘Orfeo & Eurídice’ bilduma ikusgai dago Iturri Kultur Etxean

'El final de Orfeo y Eurídice' margolana eta, eskuman, Sergio Säez,
‘El final de Orfeo y Eurídice’ margolana eta, eskuman, Sergio Säez,

Elorrioko Iturri Kultur Etxeko erakusketa gelak Sergio Sáez artista bilbotarraren ‘Orfeo & Eurídice’ margo-erakusketa hartuko du urtarrilaren 30a arte. ‘Orfeo & Eurídice’ bilduma hogeita hamar obratik gora osatzen dute eta Elorrioko erakusketan horietatik 16 ikusgai izango dira.

Bilduma honetako artelanak paperean egindako oleo eta akrilikozko lanak dira eta margolanen ondoan Orfeo eta Eurídice Greziako mitoa azaltzen duten testu laburrak daude.  Erakusketa iragartzeko argitaratutako esku-katalogoan berriz, Rilkeren sonetoak daude.

Sáez (Bilbo, 1954) argazkilari familia batekoa da eta argazkilaritza eta arte ikasi ondoren, moda diseinatzaileentzat lan egin zuen 25 urtez. 2003tik gaur egunera arte margolari profesionala da eta hainbat erakusketa egin ditu Istanbulen, Berlinen, Londonen, Lisboan, Montecarlon eta Madrilen, besteak beste.

BBKren laguntzarekin antolatutako erakusketa hau doakoa da. Aste honetan eguerdiko 14:00ak arte bakarrik ikusi ahalko da eta urtarrilaren 9tik aurrera goizeko 9:30etik gaueko 9:00ak arte irekita egongo da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados