Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Sarek presoen eskubideen aldeko tren kulturala jarriko du martxan zapatuan Durangon

Durangoko Sare mugimendu herritarrak apirilean martxan jarritako ‘Hartu trena/¡Súbete al tren!’ ekimenaren ibilaldi berria egingo du zapatuan, goizeko 11.45ean Santa Ana plazatik abiatuta. Preso, iheslari eta deportatuen eskubide urraketak salatu eta euren etxeratzea eskatzeaz gain, Andra Marin amaiera izango duen ibilbideak 20 minutuko kultur geldialdiekin osatuko da.

Alde Zaharra zeharkatuko duen trenak Kurutziagan izango du lehen geltokia. Bertan, Karrika antzerki taldeak preso izandako pertsonen inguruko antzezlan laburra plazaratuko du. Trenak egingo duen bigarren geldialdia Andra Marin izango da eta geldialdian musikari eta abeslarien txanda izango da.

Txangoaren hurrengo geltokia Plateruena kafe Antzokiaren aurrealdean izango da. Saio horretan Pady Rekalde idazlea eta Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak izango dira eta zenbait preso politikoen idazlanak irakurriko dira. Azken  geltokia Andra Marikoa izango da eta amaierarako dantza saioa prestatu dute.

‘Hartu trena’ ekimenarekin Durangoko hamabi euskal presoek eta beraien familiek pairatzen duten dispertsio politikaren ondorio latzak salatu nahi dituzte. “Senideek eta lagunek 16.000 kilometro inguru egitera behartuta daude”, 40 edo 45 minutu irauten duen bisita egin ahal izateko.

Ekimena aurkezteko prentsaurrekoan presoen eskubideen urraketaren hainbat adibide jarri dituzte. Gorka Fraileren kasuan, “larriki gaixo dauden 10 presoen zerrendan dago”. Gainera bai bera eta bai Oier Andueza eta Gorka Palaciosen aitatasun eskubideen murrizketa ere salatu dituzte “adin txikiko seme-alabak milaka kilometro egitera behartuta daudelako”.

Sare mugimendu herritarrak ELA eta LAB sindikatuko ordezkariak, Gorka Fraile presoaren aldeko plataforma, Etxerat, Senideak eta EH Bildu eta Herriaren Eskubidea talde politikoetako ordezkariak biltzen ditu, besteak beste.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados