Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Santo Tomas ospakizunekin hasiko dira Gabonak Elorrion

Santo Tomas ospakizunekin hasiko dira Gabonak Elorrion

Santo Tomas eguneko ospakizun bikoitzarekin hasiko dira ostiralean Elorrion, Gabon egunetarako prestatu den egitaraua. Alde batetik, ikastetxe desberdinetako ikasleek ohiko merkatua egingo dute plazan eguerdiko hamabietan hasita eta ordu berean abiatuko dira Mendraka auzoko Santo Tomas baselizan antolatutako ekitaldiak. Eguneko egitaraua Berriotxoa Orfeoiak arratsaldeko zazpietan hasita eskainiko duen kalejirarekin osatuko da.

Igandean Merkatu txikia egongo da plazan eta eguerdiko hamabietatik arratsaldeko hiruretara aukerako erosketak, eskulanak, opariak eta bigarren eskuko tresna eta arropak erosteaz gain, trukea egiteko aukera egongo da. Merkatuan mahaia kokatu nahi dutenek izena eman beharko dute 695747343 telefonoan (Luis Mari) eta 10 euro ordaindu.

Arratsaldeko bostetan familian ikusteko ‘Boli bili boli’ txotxongilo ikuskizuna eskainiko Pantzart konpainiak. Juan Cruz Igerabidek idatzitako poematxo eta ipuin laburretatik abiatuta, bertsoak, marrazkiak, abestiak eta paperezko objektuekin egindako ikuskizuna sortzen da.

Asteazkenean ospatuko den Gabon egunean izango da Olentzeroren etorrera eta ikazkinak arratsaldeko bostetatik aurrera jasoko ditu plazan herriko umeen eskaerak. Ordu bete geroago Besaide dantza taldearen ekitaldia hasiko da.

Ostegunean, eguerdiko hamabietan izango da meza nagusia parrokian eta elizkizunean Parrokiako Koruak abestuko du.
San Esteban eguna ospatuko da Berrio auzoan ostiralean eguerdiko hamabietan hasita eta bertan Besaide dantza taldeko dantzari eta txistulariak arituko dira.

Gabonetako egitarauak jarraipena izango du 28an izango den San Txibiri herri lasterketarekin, haurrentzako parkearekin, Erdella Mendi Taldeak antolatutako mendi irteerekin eta Errege Magoen gauarekin, besteak beste.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados