Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Durangoko Udal Euskaltegiak Zilarrezko Q saria lortu du

Durangoko Udal Euskaltegiak Zilarrezko Q saria lortu du

Durangoko Udal Euskaltegiak Euskaliteko ebaluazio taldeak emandako Zilarrezko Q saria jaso du. Udal Euskaltegiko ordezkariek lortutako aitortza Euskalduna Jauregian astelehenean egindako sari banaketan jaso zuten, ekitaldian Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailburua, Arantza Tapia, eta Euskaliten presidentea, José Hernández, izan zirela.

Durangoko Udal Euskaltegiak EFQM bikaintasun eredua erabiltzen du bere kudeaketa sistema hobetu eta ebaluatzeko. Sistema hori abian jarri eta azken urteetan egindako lana baloratzeko, Zilarrezko Q saria eman dio Euskaliteko Ebaluazio Taldeak kanpo ebaluazioa burutu ondoren.

Q sariak kudeaketa sistema aurreratuan ari diren eta beren interes talde guztien (bezeroak, langileak, eta gizartea orokorrean) asetasuna helburu duen erakundeen lana hartzen du aintzat.

Durangoko Udal Euskaltegia 1986an sortu zuten Durangoko Udalak eta HABEk eta egun Udalaren Erakunde Autonomo horretan zazpi irakasle eta administrari bat dihardute lanean. Ikasturte honetan 200 ikasle inguru matrikulatuta daude.

Erakundearen jarduera-eremua udalerria da, batik bat, eta zerbitzu publiko bezala, bere zeregin nagusiak, besteak beste, helduen euskalduntzea eta euskararen erabileraren normalizazioa eta Euskal Herriaren hizkuntzaren eta balio historiko eta kulturalen ezagutza, onarpena eta transmisio bizia dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados