Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

San Anton dela eta hainbat ospakizun izango da asteburu osoan Abadiñon

San Anton dela eta hainbat ospakizun izango da asteburu osoan Abadiñon

Urtero legez, San Anton eguna ospatuko da Abadiñon urtarrilaren 17an, eta ekitaldi nagusiak Urkiolako Santutegian larunbatean izango badira ere, bestelako hainbat ekitaldi izango dira asteburuan zehar, baita herriko eskoletan ere. Ohikoa denez, ogien eta animalien bedeinkazioa San Anton egunean egingo da eguerdiko hamabietan.

Urkiolako santuaren jaieguna ospatzeko ekitaldiak bezperaz hasiko dira Abadiñoko eskoletan ekitaldiz beteta izango den Umeen Egunarekin. Bihar, egun osoan zehar, ipuin kontaldiak, tailerrak eta Santutegira egingo diren bisita gidatuak izango dira.

San Anton baserriaren eta animalien babeslea denez, Abadiñotik ez ezik Euskal Herri osotik gerturatuko dira larunbatean Urkiolara santuarenganako jaieradunak. Eguneko ekitaldiak eguerdiko mezarekin eta ordu berean izango den ogien eta animalien bedeinkazioarekin hasiko dira.

Goizean zehar argazki lehiaketa ere izango da eta bertan parte hartzen dutenek San Anton eta Urkiola gaiak dituzten irudiak aurkeztu beharko dituzte. Argazkiak urtarrilaren 30a orduko aurkeztu behar dira Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan. Lehengoz egiten den lehiaketako irabazleak bi pertsonendako asteburuko egonaldia irabaziko du Urkiolako Lagunetxea Hotelean eta bigarren sailkatuak bi pertsonendako gau bateko egonaldia eta gozaria irabaziko ditu. Herriko argazkilari onenak berriz, bi pertsonendako bazkaria irabaziko du Lagunetxeako jantokian.

Eguerdiko 13.00etan Sirimiri Band kale-musika taldearen ekitaldia hasiko da eta ordu horretan zein arratsaldeko 18.00etan mezak izango dira.

2015eko San Anton jaiaren egitarauak errepetizinoa izango du igandean. Eguerdiko 12.00etan eta 13.00etan eta arratsaldeko 18.00etan izango diren mezez gain, eguerdiko 13.00etatik aurrera San Anton zozketa eta elkartasun enkantea eta Sirimiri Banden kale-musika ekitaldia izango dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados