Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Abadiñoko EH Bildu ziklo berria prestatzen hasiko da gazteria arloa aztertuz

Abadiñoko EHBilduk ‘(h)ari gara’ herri ekimen parte hartzailea jarri du abian, berorren asmoa “herri proiektua berrikusi“ eta “herrien beharretara” egokitzea dela. Ekimen horren asmoa sektore desberdinak lantzea da eta lehen saioa gaur, ostirala 16, arratsaldeko 17.30etan izango da Matienako Erroko Kultur Etxean, gazteria arloa aztertuz.

‘(h)ari gara’ ekimenarekin “ziklo berrirako prestatzen” hasia da Abadiñoko EHBildu. Alde batetik, herritarrei ekarpenak egiteko tartea irekitzen die, herrian dauden errealitate ezberdinen berri izateko eta, bestetik, herriko diagnostikoa osatzeko asmoarekin, hainbat bilera burutuko dituzte gai eta sektore ezberdinak ardatz hartuta.

Bihartik aurrera izango diren bilerez gain, parte hartu nahi duten herritarrek bestelako aukerak ere izango dituzte euren ekarpenak egiteko. Alde batetik, otsailaren 4tik aurrera San Prudentzio 2an kokatuko den egoitza berrian, asteazkenero 18.00etatik 19.30etara edo, bestela, ehbilduabadino@gmail.com helbide elektronikora idatziz.

Hurrengo bileretara joateko asmoa dutenek, eta berauek hobeto antolatzeko, asistentzia konfirmatu eta topaketaren informazioa jasotzeko, antolatzaileek aurreko helbide elektronikora idaztea eskertzen dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

4 Comentarios

  1. abadinitik

    Para lo único q hace falta Ehbildu es para dar la murga con los presos. Encima parece q están en la cárcel por repartir besos. Ay q joderse.

    Deja una Respuesta
  2. abadinitik

    Para lo único q hace falta Ehbildu es para dar la murga con los presos. Encima parece q están en la cárcel por repartir besos. Ay q joderse.

    Deja una Respuesta
  3. aitor

    BILDU ES MAS NECESARIA QUE NUNCA NO SOLO EN ABADI??O SI NO EN TODO EUSKAL HERRIA , TODO TRASPARENCIA Y COMPROMISO

    Deja una Respuesta
  4. aitor

    BILDU ES MAS NECESARIA QUE NUNCA NO SOLO EN ABADI??O SI NO EN TODO EUSKAL HERRIA , TODO TRASPARENCIA Y COMPROMISO

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados