Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Richard Wagner musikariari omenaldia egingo diote Zornotzako Santa Maria elizan

Richard Wagner musikariari omenaldia egingo diote Zornotzako Santa Maria elizan

Bartzelonako Sagrada Familiako Juan de la Rubia organo-joleak kontzertua eskainiko du, ostiralean, Amorebieta-Etxanoko Santa Maria elizan. Richard Wagner (1813-1883) konpositorearen urtea ospatzen da aurten, eta musikari alemaniarraren lanen zenbait transkripzioez gain, euskal musikak eta frantziarrak ere osatuko baitute emanaldia. Agerraldia debalde izango da eta 20.00etan hasiko da.

De la Rubia inprobisazio irakaslea da Kataluniako ESMUC-Escola Superior de Música eskolan eta inprobisazio lan bat ere eskainiko du Santa Maria elizako organoan, Zornotzako musika gai bat oinarri hartuta.

Fonografoa eta irratia hedatu aurretik, XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran oso ezagunak ziren erredukzioak ere joko ditu musikariak ostiraleko kontzertuan.


Amezua organo berriztatua

Organoaren Bizkaiko VIII. Jaialdiaren barruan kokatzen da kontzertua. Amorebieta-Etxanoko Udaleko kultura saila, Eusko Ikaskuntza eta Organoaren ‘Diego Amezua’ Bizkaiko Adiskideen Elkartea dira antolatzaileak eta debalde izango da. Pantaila handi bat ezarriko da kontzertuan, entzuleek euren jarlekutik ikusi ahal dezaten organo-jolearen ekitaldia.

De la Rubiak joko duen organoa, Santa Maria elizakoa, Aquilino Amezuak 1898an egina da. Berriztapen lanak amaitutakoan, arrakasta handia izan zuten bi kontzertu eskaini ziren joan den urteko udazkenean Amorebieta-Etxanoko Santa Maria parrokian.

 

ZORNOTZAN. Amorebieta-Etxanoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados