Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Presoen eskubideen alde Herri Bilgunea sortu da

Presoen eskubideen alde Herri Bilgunea sortu da

Presoek eta senideek bizi duten “egoera bidegabea ahalik eta azkarren gainditzeko” jaio da Herri Bilgunea Durangon. “Egin dezagun bidea” lemapean datorren abenduaren 30erako manifestazioa antolatu dute. Urtarrilaren 7rako, berriz, Bilbon egingo den herri mobilizazio orokorrean parte hartzeko deialdia luzatu dute aurkezpenean.

Herri Bilgunetik azaldu dutenez, “euskal presoen egoera konpontzen hasteko premiazko neurriak berehala har daitezela eskatuko dugu” mobilizazioetan. Hori dela-eta “lagun gehiago biltzea espero dugu eta horregatik ari gara jendartean gure ekimenaren berri ematen, presoen aferaren inguruan kezka duen edonorekiko harremana eta lankidetza sustatzeko asmoz”, azaldu dute.

Herri Bilguneko kideek aurkezpenean aurreratu zutenez, “bat egiten dugu hamarkadetan luzatu den gatazka politikoari irtenbide justu bat aurkitzeko eginahalean, Euskal Herriko zein nazioarteko hainbat eragile politiko, sindikal eta erakunde anitzek  bezalaxe”.

Datorren 30ean Durangon egingo den manifestazioa baino lehenago, hainbat ekintza antolatu dira Durangaldean eta honen berri eman dute Herri Bilgunetik. Horretarako, elkartasun eguna antolatu dute datorren abenduaren 16an eta 17an, Abadiñoko Matiena auzoan. Iurretan ere hainbat ekitaldi prestatu dira 16, 24, 30 eta 31rako, eta Elorrion, berriz, presoen aldeko hausnarketa egingo da 17an.

 

DURAGON. Durangoko albisteak

 

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados