Banner en desktop Banner en moviles
AECC Bizkaia
Haizetara
Azoka Idiomas
Soinua Durango

Pilota partidekin eta Puro Relajoren ekitaldiarekin hasiko dituzte gaur Axpeko San Juan jaiak

AtxondoAxpekoJaiakAtxondoko Axpe elizateak San Juan jaiak ospatuko ditu gaurtik astelehenera bitartean, aurtengo egitarauan pilota partidak, erromeriak, bakailao eta tortila txapelketak eta bizikletaz egingo den ezohiko kronoigoera tartekatuko direla, besteak beste.

Arratsaldeko 18:00etatik aurrera egongo diren pilota partidekin eta iluntzean salduko diren saihets pintxoekin zein Atxondo Harrera Herria elkartekoen gerturatutako jakiekin abiatuko da jai egitaraua.

Nagusien pilota partiduak egongo dira 21:00etatik aurrera eta ordu bete geroago txopoa jasoko dute. Puro Relajo taldeak eskainiko dituen rantxerekin, erromeria amaitutakoan dastatzeko egongo diren berakatz zopa eta txokolatea eta DJ Bull-en saioarekin borobilduko da eguneko egitaraua.

Krono eskalada

Gazteendako prestatutako mendi irteerarekin hasiko dira biharko ekitaldiak. Arratsaldean, mus txapelketa eta bizikletaz egingo den krono eskalada berezia egongo dira eta jarraian pil-pilean egindako bakailao zein tortilla lehiaketak hasiko dira. Ondoren egingo den afari herrikoiak, ‘Ezta izengo!’ ikuskizunak eta Luhartz taldearen erromeriak osatuko dute eguna.

Domekako ospakizunak goizeko 11:30ean emango den meza nagusiarekin eta ostean Andasto dantza taldeak eskainiko duen agerraldiarekin hasiko dira. Egunean zehar mus txapelketaren amaiera, neska gazteen pilota partidak, umeen jolasak eta txokolatada egongo dira. Iluntzeko 20:30ean San Juan sua piztuko dute.

Astelehenean ospatzen den San Juan eguna 11:30etan emango den mezarekin hasiko da eta jarraian, igel txapelketa eta herriko jubilatuen luntxa egongo dira. Arratsaldean hasi eta amaituko den briska txapelketak emango die amaiera aurtengo jaiei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados