Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Orain 130 urte lehenengoz abestu zen ‘Mesias sarritan’ entzungo da Jaizaleren Gabon kontzertuan

Durangaldeko Jaizale txistulari taldeak gaur emango duen Gaboneko kontzertuan, orain dela 130 urtez Bartolome Ertzillak sortutako ‘Mesias sarritan’ kantua tartekatuko du. 13:00etan hasiko den agerraldian 50 musikari inguru bilduko dira.

Beteko den urteurrena ez da eguneko datu azpimarragarri bakarra izango; izan ere, 1892an Ertzillak sortutako pieza, kontzertua eskainiko den Santa Ana elizako koruan abestu zen lehen aldiz. Doinuari “Balbino de Garitaonandia abadeak jarri zion letra”, Juanan Aroma txistulariak gogoratu duenez.

Pieza horretaz gain, Antonio eta Juan Cruz de la Fuente anaiak, ‘Durangoko Plateruak’, sortutako ‘Hator hator’ ere joko dute. Kanta horren koplak Juan Cruzek egin zituen eta musika Antoniok jarri zion.

Ertzillak eta Durango Plateruak sortutako piezez gain, ekitaldiko errepertorioa beste hainbat Gabon kantekin osatuko dute, tarteko, Fernando Aurrekoetxeak moldatutako ‘Birjiña maite’ eta ‘Gabeko izar’.

‘Hallelujah’ eta ‘Horra Mari Domingi’

Ekitaldiko programa osatzeko  ‘Horra Mari Domingi’, Tapia eta Leturiaren ‘Ai, hau gauaren zoragarria’ eta Aurrekoetxeak moldatutako ‘Gau erdian soinua’, Leonard Cohenen ‘Hallelujah’ eta ‘Kas kas atean’. Amaitzeko Juanma Saezek moldatutako ‘Ole! Olentzaro! joko dute.

Guztira 50 musikarik hartuko dute parte agerraldian, Jaizaleko txistulariez gain koroa, biolinak, harpa, pianoa, organoa, trikitixa eta perkusio joleak ere izango baitira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. IGuelbenzu

    Estupendo oír los villancicos y celebrar los 130 años del Mesias Sarritan, ¡ya tengo dos vinilos!, un pequeño gran tesoro, es realmente muy bonito el disco. Muy buena idea programar los dos actos conjuntos. Gracias a todos los organizadores y a la librería por abrir hoy.

    Deja una Respuesta
  2. Mikel

    kaixo,
    hoy, 13:00 Iglesia Santa Ana (Durango)
    ondo izan,
    😉

    Deja una Respuesta
  3. Lectora

    ¿Dónde y cuándo es el concierto?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados