UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Zezenak Diran Emakumea errekortari

Zezenak Diran Emakumea errekortari

San Faustoetarako udaletxeak antolatzen dituen ekimenen artean, Zezenak Dira omen da guztien artean jendetsuena. Askori entzun izan diot uste hori. Egia edo gezur, baieztapen horrek badu, bere zintzotasunean, matxismo kutsu itzela. Eta baieztapen horrek, egiazkoa balitz, Durangoko jaietan zer hausnartu badagoela adieraziko luke. Izan ere, Zezenak Diranaskoz gizon gehiago dago emakumeak baino. Ezin jakin zein den portzentaje zehatza, baina esango nuke lautik hiru gizonezkoak garela. Badago egunero joaten den emakumerik, bai; baina gizonezko gehiago dago, nabarmen.

Beraz, San Faustoetako hitzordurik historikoenetako batean, jendetsuenetako batean, inbertsio potoloa behar duen hitzordu horietako batean, gizon eta emakumeen arteko parte-hartzean berdintasunik ez egoteak zer pentsatu ekarri dit. Iritzi berdina izango genuke, baldin eta jaietako inbertsiorik handiena behar duen ekimenean gizonezkoen parte-hartzea testimoniala balitz? Norbaitek gogoeta seriorik egin du Zezenak Diran emakumeen parte-hartzearen inguruan?

Izan ere, Zezenak Diraren defendatzaile sutsuenek jakin beharko lukete, etorkizunean hitzordu horrek bizirautea gura badute, ezinbestekoa dela parekidetasunez jokatzea, emakumeen presentzia ere indartzea, modu batean edo bestean. Hori bakoitzak erabakiko du. Baina ez diot inori gaiaren inguruan leziorik eman nahi. Hausnarketa bat da, ez eskaera ez exijentzia bat.

Hori guztia burura etorri zait, gaur, emakume bat iraindua izan delako Andra Marin, zezenaren aurrean errekortari ibili denean. Errekortari, bai, ondo eta duin, beste gazte askoren pareko. Eta orduan, hala zebilela, gizon batek ozen oihukatu dio: ???¡Quítate la camiseta!???; eta ni arraro sentitu naiz. Han zegoen giroan zerbait arraroa sumatu dut. Benetan arraroa. Han egon diren emakumeek ere, ia seguru, sentitu duten giro arraroa. Neure burutazioak izan daitezke, neureak bakarrik. Eta neure burutazioak izan badira, barkamena eskatzen dizuet.

Baina susmagarria iruditu zait, gutxienez, gizonezkoak gehiengo diren ekimenean lehenengo emakumea errekortari ikusi dudan egunean, gizonen pareko, emakume hori iraindua izatea.

Zezenak Dira

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Ines

    Naiz eta ni Zezenak Diran aldekoa ez izan, hausnarketa interesgarria iruditzen zait.

    Deja una Respuesta
  2. Ines

    Naiz eta ni Zezenak Diran aldekoa ez izan, hausnarketa interesgarria iruditzen zait.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados