UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Beatoak

Durangoko jaietan murgildurik gauden bitartean, barre eta algara, salto eta brinko, Eliza Katolikoak orain arte egin izan duen beatifikaziorik handiena burutuko du Tarragonan.

Gezurra dirudien arren 2013ko urriaren 13an 20.000 pertsonek parte hartuko dute beatifikazio ekitaldian gonbidatu gisa, eta TVEk zuzenean emango du. Antolatzaileen artean, hainbat talde ultra biltzen dituen, España en Marcha plataforma aurkitzen da.

Oraingoan 522 pertsona beatifikatuko dituzte, eta beato hauei ???XX mendeko martiriak??? izena emango diete, horrela erabaki baitute obispoek.Antza denez, obispoei egokiagoa iruditu zaie ???XX mendeko martiriak??? izena erabiltzea, Gerra Zibila ez aipatzearren, edota agian, ez geratzearren.

Mugimendu laikoak memoria eta historiari irainatzat jo du gaurkoa, oraindik desagertutako hainbat etxekoartekoren arrastoak kunetetan bilatzea eragozten dieten bitartean, horrelako ekitaldiak antolatzea lotsagarria iruditzen baitzaie, kontuan hartuz gainera denon dirua baliatuz eratzen direla horrelakoak.

Egunetik egunera, gero eta eskuinerago goazela iruditzen zait. Wert ministroaren hezkuntza legeak ere ez gaitu berdintasunerantz eta ezkerrerantz eramango hainbeste erlijio ordurekin. Albora karga gero eta handiagoa da, hori bai, eskuinerantz.

Fededun arruntei errespetua diedan arren, erlijioek txiroei eta emakumeoi historian zehar, eta gaur egun ere, egiten digun kaltea ezin dut ahaztu. Eliza Katolikoa, erakunde gisa, beti egon izan da handiki eta zapaltzaileekin, Gerra Zibila eta gerraostea horren lekuko.

Laiko eta ezkerrekook lozorrotik irten beharra dugu eskuinak irentsi ez gaitzan, bestela hainbeste martiri, santu, erlijio eskola eta ingurumarirekin ???ia gureak egin du badugu zeinek agindu??? kantatzea baino ez zaigu geratuko.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 172
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados