Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Zebrabideak

zebrabideak zebrabideak2Durangoko zebra bideetan txitean-pitean gertatzen dira istripuak. Neure kasuan, oinez nabilenean gero eta beldur handiago diet kotxeei zebrabideetan, bolantean noanean berriz, norbait joko dudan beldurrez ibiltzen naiz.

Zer da gertatzen dena/zaiguna? Zergatik suertatzen dira hainbeste istripu? Aldagai bat baino gehiago daude.

Batetik, gidari eta oinezkoon jarrera. Zebrabideak errespetatzen ez dituzten gidari banaka bat badago. Arrapaladan zebrabidean sartzen diren bizikletadunak ere suertatzen dira. Bide ertzean txortxorrean egon ondoren, begiratu barik, zebrabidean sartzen diren oinezkoak ere badaude. Zebrabidea paseo lekutzat hartzen duten gizandre gogaikarriak ere ikusten dira.

Bestetik, zebrabideen argiztapena eta kokapena aipatuko nituzke. Zebrabide batzuk ilunetan daude. Argiztapen eskasa dute. Gauez ez dira ia ikusten. Zenbait zebrabideren ondoan furgoneta handiren bat suertatuz gero, ez dira oinezkoak ikusten. Eskonbro ontziek ere eragozten dute oinezkoak ikustea zenbait kasutan.

Zein ete da irtenbidea? Besteak beste, hauek aipatuko nituzke:

  • Arretaz ibiltzea eta araudia errespetatzea, bai gidarien aldetik, bai oinezkoen aldetik ere.
  • Bizikletadunek ere zebrabideak errespetatzea. Finlandian eta Australian ez bezala, gurean ez dago baimenduta zebrabidea bizikletaz zeharkatzea.
  • Zebrabideak heurak edota zebrabideetan oinezkoak ikustea eragozten duten kasuetan, neurriak hartzea behar bezalako argiztapena jartzeko eta oztopoak kentzeko.

Ereduak badaude, Cambrilsen adibidez “pasoa de cebra inteligentes” jarri dituzte

http://www.20minutos.es/videos/tecnologia/bctuxGMS-asi-funcionan-los-pasos-de-cebra-inteligentes/

 

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 3,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. CARMEN

    Ados nago. Gasteizen ere arazoak egoten dira, eta uste dut garrantzitsuena dela denok lasaiago ibiltzea, kontuan hartuz ezustekoak nonahi ager daitezkeela.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados