Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Udaldiaren amaiera

Uda bere azkenetan dagoela ohartarazi naiz, eta horrek sentsazio bikoitza utzi dit, urrun ikusten ditudala hurrengo udaldia eta jai giroan murgiltzeko aukera dagoela udazken honetan, San Faustoetan. Dantza, musika eta ekintza sorta handiz disfrutatzeko aukera dago, negu gorria iritsi aurretik. zein ondo, ezta?

Uda azkenetan dagoela ohartarazteko eguraldiaren iragarpenari begirada bat botatzea besterik ez dago. Goibela, tristea, lainotuta eta tenperaturen jeitsiera nabaria  izan da. Ez da kasualitatez, atzo bertan udazkenean sartu ginen. Aurrerantzean, eguzkiak ez du hainbeste berotuko. Beno, egia esan, San Migeletan, badaki, eguraldi bikaina eta beroa egiten. Nik ordurarte ez ditut nire udako sandaliak eta arropak gordeko datorren urterarte. Errez esaten da, baina, bai??? datorren urterarte, ai ene!

Oporretan konturatu naiz zer den bizitzaren gauzarik ederrenetako bat??? zure jendearekin, familiarekin, lagunekin eta alabarekin primeran pasatzea eta une horiek bete-betean aprobetxatu ditut. Durangoko jaietan ere, lanak utziko didan neurrian, uneak aprobetxatuko ditut. Une libreak jaietaz disfrutatzeko. Hori da, datorren hilabeterako, urrirako, egin dudan plana.

Konturatuko zineten udaldiari agur esatea kosta egiten zaidala. Hain ondo egoten da. Ez dut gustoko eguraldi iluna, buztia, hotza eta pertsonaren izaeran ere horrek eragina du. Horrexegatik, aurre egin behar zaio eta egoera horren aurrean, baikor azaldu behar dela esaten omen da.

Bizi dugun egoera dela eta, geroz eta amorru gehiago sentitzen dut. Ez diot krisi egoera honi irtenbide argirik ikusten eta ondorioz, tristezia edo hobe esanda, amorru sentimendua nagusitzen da. Baina horrela ezin da. Tira, beti esaten da krisialdietatik gauza onak ateratzen direla, eta krisiarekin, agian, baloratuko dira lehen baloratzen ez ziren gauzak. Balioen zerrendan, adibidez, auto berriagoa bat erostea, edo beste etxe handiago bat edukitzea. Eta orain guztia ez da posible. Agian, kontzientzia hartzeko balio izango du egoera honek.

Positiboa izatea osasuntsua izateaz gain, bizi kalitatea hobetzen du. Egoera honi aurre egiteko alternatibarik badagoela pentsatzeak eta datorren urterako oporrak prestatzeko denboraz aritutzeak lagungarriak izan daitezke.

Egoera honen aurrean alternatibak daudela pentsatzeak poztu egiten nau. Atzo bertan, eredu energetikoaren alternatibak: energia berriztagarrien kooperatibak sortu direla ezagutzeaz, pozgarria da. Are gehiago, sektoreko multinazionalek eta eredu energétiko hegemonikoetatik aparte alternatiba ekologikoak daudela eta beste erabateko kudeaketa-eredua.

Egoera horrek poztu egiten du eta gehitzen badiogu laster Durangoko jaiak hasiko direla, askoz hobeto. Horrela bai??? hurrengo udaldia ez dago hain urrun.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados